Coordenadas 175

Fecha de subida 1 de junio de 2019

-
-
660 m
592 m
0
0,6
1,3
2,55 km

Vista 147 veces, descargada 2 veces

cerca de Arditurri, País Vasco (España)

Artikutzako errepidearen azpiko aldean dagoen aparkaleku txikia kotxea utzi eta aurrez aurre dugun mendi muinora jo dugu belarretan zehar. Munerreko mairubaratza gure ezkerrean utzita. Berehala, xendak maldan behera jarri gaitu eta honen bukaeran pistarekin bat egin dugu. Oielekuko Hego aldeko mairubaratza inguratu eta berehala heldu gara Oielekuko pagadira eta bertan dagoen aterpe edo borda ezagutu dugu. Pagadia zeharkatu eta bide zabaletik Basateko gainera igo gara izen bera duen mairubaratzaren ondora. Atzera egin eta Oielekuko Ipar aldeko mairubaratza ikusgarriaren ondora jaitsi gara segidan. Abiapuntura itzultzeko, aterpearen atzeko aldetik ateratzen den bide balizatua hartu dugu eta bertatik Agiñeko kaskoraino igo gara. Puntu honetan bide balizatua utzi eta ezkerretik igotzen den bidetik aparkalekuraino igo gara.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta