Sé el primero en aplaudir
Vista 647 veces, descargada 1 veces
cerca de Urzabal, País Vasco (España)
Txindokiko hego-mendebaldeko horman, "Plaka Gorriak" eskalada-sektorearen ezkerrean bada monolito nabarmen bat. Monolito honen eskuin eta ezkerrean neguan interesgarriak izaten diren bi kanal daude: ezkerrekoa, "Arrastakulos" izenekoa, urteetan eskalada bideetatik jaisteko jarraitu den kanala da. Ibilbide honetan "Arrastakulos" bezain ezaguna ez den eskuineko kanala deskubritzeko aukera izango duzue.
BIDEAREN DATU BATZUK
- Luzera: 200 metro inguru Erlabeltzeko puntaren gailurrera arte. Horietatik 110-120 metro inguru kanalean egiten dira.
- Luze kopurua: Ez nuen luzerik egin.
- Nork irekia: Hain bide nabarmena izanda zaila da hemendik igotzen lehena nor izan zen jakitea.
- Zailtasuna: PD+/M2+/III-. Zailtasun hau kanala topatu nuen egoeraren araberakoa da. Elurraren egoeraren arabera zailtasuna ere aldatu daiteke.
- Orientazioa: Hego-mendebaldea.
- Ura: Larraitzeko iturrian edo Oria iturrian hartu daiteke.
- Hurbilketa: Txindokira doan ohiko bidea hartuko dugu. Langa bat pasa ondoren dagoen pinudia amaitzen den lekuan ohiko bidea utzi maldan gora hasiko gara "Arrastakulos" bidea dagoen monolitora zuzentzeko. Kanala monolitoaren eskuinean dago.
- Jaitsiera: Txindokiko gailurrera doan ohiko edozein bidetik.
- Eramandako materiala: Bi piolet, kranpoiak eta kaskoa.
- Bidea eskalatzeko pasatako denbora: Berrogeita hamar minutu kanalaren hasieratik Txindokiko gailurrera, atsedenak barne.
Kanal honen inguruko informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2021/01/erlabeltzeko-punta-eta-txindoki-eskuin.html
Comentarios