-
-
1.491 m
924 m
0
1,5
3,0
6,09 km

Vista 214 veces, descargada 3 veces

cerca de Gorospealdea, País Vasco (España)

Ibilbide honetan Aizkorriko Iraule mendiko orratzak dituen bi kanal edo irteera posibleak ageri dira, Irauleko orratzaren ezkutuko kanal mehartua eta Irauleko orratzaren irteera zuzena, hain zuzen ere.

Irteera Itzubiagako bordaren ondoan hasten da, beraz, ibilbidea Zegamako geralekutik hasi nahi bada kontutan izan, ibilbideari ordu pare bat gehiago zenbatu beharko zaizkiolako.

Ibilbide berean hiru eskalada ezberdin konbinatu genituen:

- Lehenik Irauleko orratzaren ezkutuko kanal mehartua eskalatu genuen. Honen inguruko zehaztasunak hemen topatuko dituzue: http://www.smithyrenbloga.com/2010/01/iraule-iraule-orratzaren-kanalatik.html

- Bigarrenez Irauleko orratzera ezker sarreratik itzuli eta Irauleko orratzaren irteera zuzena eskalatu genuen. Irteera zuzen honen inguruko zehaztasunak hemen topatuko dituzue: http://www.smithyrenbloga.com/2013/02/iraule-1505-m-orratzeko-kanalaren.html

- Hirugarren eskaladan Irauleko orratzera berriro ere ezker sarreratik itzuli eta berriro ere ezkutuko kanal mehartua eskalatu genuen. Irauleko ezker sarreraren inguruko zehaztasunak hemen topatuko dituzue: http://www.smithyrenbloga.com/2013/12/iraule-1511-m-orratzaren-kanaleko-ezker.html

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 6 kilometro inguru.
- Punturik baxuena: Itzubiagako borda, 940 metro inguru.
- Punturik altuena: Iraule, 1.511 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 950 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1 (hiru alditan, jejeje).
- Ura: Zegaman hartu daiteke.
- Zailtasuna: AD , M4, IV .
- Eramandako materiala: Kaskoa, kranpoiak, bi piolet eta eskaladarako materiala: 30 metroetako soka, Lincam jokoa, iltze batzuk, dozena erdi bat express zinta eta zintak bilgunea muntatzeko.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Oso poliki joanda eta atsedenak hartzeko denbora kontutan hartuta, lau ordu eskas.


Amaitzeko, ibilbide osoaren inguruko informazio zehatzagoa irakurri nahi baduzue:

http://www.smithyrenbloga.com/2018/04/irauleko-orratzaren-kanalak-aizkorriko.html

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta