Sé el primero en aplaudir
Vista 24 veces, descargada 2 veces
cerca de Ehari / Ali, País Vasco (España)
Lakuan eraztun berdea hartu eta hiria zeharkatu ordez inguratu egingo dugu, Zabalganako basotik Armentiakora pasako gara, momentuz bide gorritik.
Ondoren Berrostegietara iritsiko gara, Zaldiaranera doan errepidea pasa eta Lasartera joango gara asfaltoa eta harri txintxarra zapalduz.
Gero, pista hartu eta Gasteizko mendatera doan errepidea zeharkatu ondoren, Olarizuko tontorra ezkerrean utzi eta Gaztelura igoko gara.
Hasiak gara iada maldan gora, Gaztelutik Gasteizko mendatera doan bidea jarraituko dugu, hasieran porlana, gero lurra zapalduz. Behin goian ezkerrera jiratuko dugu GR a jarraitzeko Oikiako mendateruntz.
GR a lurra eta harria da, gehieneta erosoa, adi, euria egin badu lokatz dexente pilatzen da.
Hemendik aurrera 10 bat kilometro ditugu basoan, bide ederra da, aldaparen bat ere pasako dugu baina ez da oso teknikoa.
Oikiako mendatera iristean errepidea pasa eta apur bat igo Ondoren Ullibarri de los Ollerosera amilduko gara bide erraz eta azkar batetik. Behin Ollerosen errepidea eta bide gorria erabiliz Errekaleorrera inguratuko gara berriz Gasteizen sartzeko.
Comentarios