Tiempo  3 horas 45 minutos

Coordenadas 3422

Fecha de subida 21 de marzo de 2018

Fecha de realización abril 2017

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
872 m
488 m
0
8,6
17
34,45 km

Vista 71 veces, descargada 4 veces

cerca de Altsasu, Navarra (España)

EUS
Ibilbide honek Bernoako Galtzada du helburu, gure inguruan mende askoz bizitako istorioak eta iraganera eramango gaituen ibilbidea dugu hau. Galtzada berreskuratzeko lanetan garrantzitsua izan den pertsonetako bat gurekin doa, baina ikus dezagun ibilbidea eta bukaeran inguruak duen iraganaz hitzegingo dugu.
Altsasuko Foru Enparantzatik abiatuko gara ondoren Dantzalekuko kirol guneruntz eta hemen paseorako egokitu den bidexka batek San Pedro baselizako ingurura eramango gaitu. Urdiaina doan asfaltozko bidearen ondoan beste bidexka batek Soroanburuko baserrietara zuzenduko gaitu. Asfaltozko bidera atera berriro eta Urdain herriko behekaldean, Ubarango pista hartu eta Iturmendi herriko behekaldean aurkitzen den Pilar Andre Mariaren baselizara iritsiko gara. Asfaltozko bidea ia zuzen jarraituz Bakaikura iritsi eta bidexka batek Sagasti, Oporo eta Aritzalkotik Etxarri Aranatzeko Zumurdiñetako industri gunera azkenik. NA-2410 errepidean Etxarrirantz 300 metro eginda gero 180ºko bira egingo dugu. Bidexka honek Urbasako mendizerraren magalera eramango gaitu. Bi kilometrotara geldialditxo bat egingo dugu Sorkunde Andra Mariaren baselizan.
Orain arte poliki poliki goaz aldapan gora, baina berehala aldapa gogorragoa izango dugu eta 1,5 kilometrotan 140 metro igoko ditugu. Ezkerretara ixten den bihurgune batean , Bakaikurako bidea adierazten duen zutabea topatu eta jarraituko dugu. 50 metroko aldapa gogorrarekin hasten gara eta ondoren eskubitara dagoen bide estuak aldaparen bukaera adierazten digu. Bakaikura garamatzan bidexka laua eta beheranzkoa dugu hau eta herria gurutzatu ondoren “ Guerra Hermanos” lantegira iritsiko gara. Bi kilometrotara bidegurutze bat aurkituko dugu . Mandubieta errekatxoa igarotzen den parean bidea zuzen jarraituko dugu 100 metroz, gero ezkerretara dagoen Iturmendiko pista hartzeko. Bide honek Urdiain aldera garamatza.
Goikaldera iristean taldekide batek handik metro gutxira gertatutako pasadizoa kontatzen digu: “ Karlisten gerra garaia zen eta Sebastian Fernandez, liberalen koronela eta “ Dos pelos “ ezizenarekin ezaguna, preso zeramaten bere 120 gizonekin batera. Estella inguruan atxilotu zituzten eta Gipuzkoara zeramatzaten, baina tokialdaketa mantxo zijoan eta karlistak hainbat frentetan agertu zirenean inguru horretan atxilotu guztiak fusilatzea erabaki zuten. Zaharrek diotenez hainbeste odol ixuri zenez inguruko errekatxo bati “Dospeloserrekade” edo “ Regata de Dos Pelos “ deitu zioten. Alanbre hesi batek Urdiain eta Iturmendi arteko muga adierazten digu. Ibilaldiak beheruntz jarraitzen du 400 metroz baina tentuz joan beharko gara bidegurutzean eskubitara 180ºko bira egingo dugulako aldapa goran. Hemen hasten da Bernoarako igoaldia, eta lasai hartzea komeni da, ezkerretara dagoen bihurgune itxi batean egurrezko pasabidea ikusiko dugu eta bizikletatik jeitsi eta 30 metro egingo ditugu, eta gure arbasoak erabilitako Bernoako Galtzadan barneratuko gara. Ataungo mugararte iristea interesgarrial da. Momentu honetan gure lagunak inguruan gertatutako beste istorio bat kontatzen digu:
Mugako igarobidea zegoen inguruan, Gipuzkoarrek mikelete postu bat zuten, bere etxe eta guzti. Bertatik pasatzen zirenak ordainketa egin behar zuten, bereiziki merkantziak garraiatzen zituztenak.Igarobide hau XIX. Mendearen erdialderarte egon zen martxan. Bernoako Galtzada “Ferren Galtzada” dela esaten da bertatik zaldun asko ibiltzen zelako. Bide honek Bakedano, Erriberako bideen sarrera, itsasoarekin lotzen zuen, Pasaiako San Juango porturaino iristen bait zen. XVII.mendean merkataritzaren garapenak Burundako herrietan bizi hobekuntza suposatu zuen.
Mandazainek bide gorabeheratsu hauetatik mandoekin merkantziak garraiatzen zituzten. Portutik ohialak, azukrea, tabakoa eta baleen olioa ekartzen zuten. Aldiz porturantz garia, ardoa eta gure basoetako egur preziatua eramaten zuten.
Burdeos eta Astorga lotzen zituen XXXIV.galtzada nagusia ere Burundatik igarotzen zen eta hau ere igarobide garrantzitsua zen.
Amaitzeko gure esker ona gure lagun Mariano Galartzari leku hau berreskuratzeko egin duen lan bikainagatik, bere denbora eta ahaleginak musu-truk eskeiniz.
Buelta eman eta bi kilometroz harriztatutako bide zoragarria jarraituko dugu sigi-sagan duen amaierarte.
Urdiaingo igerilekuetako langara iristean bizikletatik jeitsi eta lanak ditugu igarotzeko, esku batekin bizikleta eutsi eta bestearekin errekara ez erortzeko burniari helduko diogu. Berdin gertatzen zaie ibiltariei eta interesgarria izango litzateke Urdiaingo Udalak bide zati hau aldatu eta leku paregabe honetara sarbidea erraztuko balu.
Pilotajauku dermiotik Altsasun sartu eta abiapuntura bueltatuko gara.

CAS
Esta ruta tiene como colofón la Calzada de Bernoa, un paraje que nos trasladara al pasado y a la historia vivida en la zona durante muchos siglos. Contamos con la presencia en el grupo de uno de los artífices que más ha hecho por el descubrimiento de esta obra. Pero bueno, vamos a describir el recorrido y al llegar a la calzada intentaremos explicas el pasado por esos lades.
Salimos de la plaza de los Fueros de Altsasu para dirigirnos hasta el complejo deportivo de Dantzaleku, aquí un sendero acondicionado para el paseo, nos acercara hasta las campas de la ermita de San Pedro. Otro sendero junto al camino asfaltado que va hacia Urdiain, es nuestro guía hasta los caseríos de Soroanburu. Salimos al asfalto, el cual llevaremos hasta la parte baja de Urdiain. El camino de Ubaran, nos conduce hasta la ermita de Ntra. Sra. Del Pilar, situada en la parte baja de Iturmendi. Seguimos placticamente de frente, por asfalto, para llegar al cruce que sube a Bakaiku, donde entraremos a la vuelta. Un camino parcelario nos lleva por Sagasti, Oporo y Arizalko hasta el polígono industrial de Zumurdiñeta, sito en Etxarri Aranatz. La salida a la NA-2410, dirección Etxarri, será usada por 300 metros, para realizar un giro de 180º. Este camino parcelario, nos adentrara hacia las faldas de la Sierra de Urbasa. En menos de 2 Km realizamos una parada en la ermita de Ntra. Sra. De la Concepción. Aquí ya venimos ascendiendo muy suavemente. Al poco comienzan una subida más exigente, en la que en 1.5 Km se salvan 140 metros. Al llegar a una curva cerrada a izquierda, encontraremos un poste indicador que nos orienta hacia Bakaiku, el cual cogeremos. Comienza con una fuerte subida, pero la dejaremos a los 50 metros, un sendero estrecho a la derecha, nos indica el final de la subida. Este sendero precioso, nos conduce entre llaneo y bajadas hasta Bakaiku, el cual atravesaremos y llegaremos hasta la empresa grúas Guerra. El camino nos dejara en 2 Km en un cruce de caminos. Al paso de la regata Mandubieta, seguiremos camino de frente, pero solo 100 metros, para coger un camino a la izquierda que nos sacara a la pista que llamamos de Iturmendi. Esta la cogeremos en dirección Urdiain, al llegar al alto, un compañero, nos cuenta unos hechos acaecidos a pocos metros de allí: Corria la guerra Carlista y el Coronel de los Liberales, Sebastian Fernández, conocido como dos pelos, iba dirigido preso junto a 120 soldados de su compañía, todos habían sido hechos prisioneros en tierra Estella y eran dirigidos hacia tierras Gipuzkoanas. En este punto, el traslado se comenzó a ralentizarse bastante, y la presencia de los Carlistas en otros frentes, hizo que fusilaran a todos los prisioneros en aquel paraje. Cuenta que la abundante sangre deramada, llegara hasta un cercana regata, a la que los lugareños no dudaron en llamarla Dospeloserrekade o regata de Dos pelos. La llegada a un alambrado, nos indica la muga entre Iturmendi y Urdiain. El recorrido continua en descenso, pero este lo llevaremos 400 metros, hay que prestar atención al cruce a derechas, en el que realizaremos un giro de 180º, y en ascensión. Aquí comienza la subida hacia Bernoa. La subida, la tomaremos con tranquilidad, hasta que lleguemos a una curva cerrada a izquierda, donde veremos un paso de madera. Aquí nos bajaremos de la bici, para empujarla 30 metros. El empujón merece la pena, ya que al finalizar pisaremos un rastro del pasado, la calzada de Bernoa. Merece la pena seguirla hacia la derecha, hasta la muga con Ataun (Gipuzkoa). Aquí nuestro compañero, nos cuenta otra preciosa explicación de este lugar, con la historia. Nos cuenta que en esta muga, fue un paso fronterizo, en el que Gipuzkoa, tenía un puesto de mikeletes, con su casa. Los transeúntes, tenían que pagar por su paso, en especial aquellos que introducían mercancía. Este paso estuvo activo hasta mediados del siglo XIX. La calzada de Bernoa, era una calzada de herradura, llamada así, por el paso de mucha caballeriza. Esta unía Baquedano, que era puerto de entrada con los caminos de la Ribera, con el mar, ya que llegaba hasta el puerto de Pasajes de San Juan. El desarrollo del comercio en el siglo XVII, sirvió de mejora en la vida de los pueblos del Valle de la Burunda. Los arrieros a los lomos de sus mulos, transportaban la mercancía por estos terrenos tan accidentados. De los puertos llegaban, las telas, azúcar, tabaco y el aceite de ballena. Hacia el puerto se llevaba, el trigo, vino y en abundancia la madera de los bosques, la cual estaba muy valorada. La principal calzada XXXIV, que unía Burdeos con Astorga, y que pasaba por el valle de la Burunda, constituía otra importante via de paso. Para finalizar no quiero dejar de agradecer el esfuerzo realizado por nuestro compañero Mariano, el cual desinteresadamente, ha aportado su tiempo libre y su esfuerzo a la recuperación de este paraje. Muchas gracias. Damos la vuelta y comenzamos la bajada por su empedrado durante 2 Km, con el tramo final con sus ziczac, hace que disfrutemos de esta preciosidad. La llegada a la langa de las piscinas de Urdiain, hacen de este tramo, que tengamos que bajarnos de la bici y hacer malabares para atravesarla, ya que con una mano sujetaremos la bici y con la otra nos agarraremos al hierro para no caer al rio, lo mismo pasa para los paseantes (sería interesante que el ayuntamiento de Urdiain, valorara la modificación de este tramo y así facilitar su paso a este precioso paraje). La estrada a Altsasu por el término de Pelotajaiku, hace que al poco lleguemos al lugar de partida.

1 comentario

  • Foto de Burunda

    Burunda 22-mar-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Muy bonita ruta y un paraje extraordinario.

Si quieres, puedes o esta ruta