• Foto de Torañuko txiringitoan indarrak hartzen
  • Foto de Photo

Tiempo en movimiento  2 horas 39 minutos

Tiempo  3 horas 37 minutos

Coordenadas 2723

Fecha de subida 12 de mayo de 2019

Fecha de realización mayo 2019

-
-
33 m
-8 m
0
4,0
8,1
16,12 km

Vista 3 veces, descargada 0 veces

cerca de Les Arriondes, Asturias (España)

Egun pasa bikaina, naturan artean. Nahiz ta txango oso ospetsua izan, maiatzeko igabde eguzkitsu batean egin genuen, eta ez genuen inolako aglomeraziorik jasan beharrik izan. Piragua batzurekin elkartu bai, baina ia bide osoa bakarrik egin genuen.

Ibaia mundiala da. Zabala, lasaia, eta bizitzaz beterik. Ur gardenetan errez ikusi daitezke arraiak gure azpitik pasatzen, eta ahate familitxoak bildur gabe gerturatzen dira. Begetazioak inguratzen du bide osoa, eta honen gainetik mendien bista paregabeak dauzkagu une oro.

Bideak guztira 17km dauzka Arriondaseko parterik gorenenatik, Ribadesella baino pixkat lehenago dagoen Llovio herriraino. Gustatuko litzaiguke Ribadesellan itsasoratzea, baino kanoen jasotze zerbitzua bertan izan beharra zuen. Kanoen alokatze enpresaren arabera, hau alda liteke. Guk "Lánzate al Sella" enpresekoekin egin dugu, eta oso esperientzi ona izan da. Beharrezko material guztia utzi, eta Lloviora iritsi garenerako, bertan zeuden gure zai.

Bidean zati asko daude, nun kanoak lurreko harriak jotzen dituen. Ez da arazorik, baina momentu horietan arraunei eman behar zaio, atrankatuta ez geratzeko. Suposatzen dut uda aurrera doan heinean, geroz eta ur gutxiago egongo dela, eta harridun zati gehiago egongo direla.

Bidearen erdian txiringito atsegin bat dago bokatak, razioren bat, garagardoa eta sagardoa saltzen dituena. Prezioak ez dira bereziki altuak, eta merezi du hemen geratzeak.

Oso gomendagarria, bai bikoteka, kuadrilan, edota umeekin egiteko.
foto

Torañuko txiringitoan indarrak hartzen

Sagardo botila + Txorixoa sagardo erara : 6€. Gozar!
foto

Photo

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta