Sé el primero en aplaudir
Vista 233 veces, descargada 5 veces
cerca de Arbiozkoa, País Vasco (España)
Ibilbidea Aittolako aparkalekuan edota Lasturreruntz abiatu eta metro gutxira dagoen Zelaitxikitik egin daiteke. Bertan errepide albotik eskuinera abiatzen den bidezidorretik joan behar da eta berehala txarrantxa zeharkatu ondoren.
Waypoint
Txabolen bidegurutzea
Puntu honetan txabola inguratu eta eskuinetara jo behar da.
Ateza metalikoaren parera iritsitakoan ezkerretara jo behar da hau gurutzatu gabe. Hurrengo 100 metroetan bidea nahiko itxita topatu dezakegu. Tarte horretan hainbat bidezidor topatu ditzakegu baina ez dira oso argiak eta landaretzak (nagusiki sasia) oso deserosoa bihurtzen dute, beraz egokiena eskuinetara geratzen den txarrantxaren albotik joatea da (hemen ere sasia topatuko dugu) eta luze egin daitekeen tarte txiki bate gin ostean harriekin egindako paretatxo bat topatu behar da.
Gailurrera iristeko harrizko hormaren paretik joan behar da honaino eginiko bidet arte desatsegina baino tarte atseginago batetan.
Waypoint
Aittolako punta gailurra
Behin gailurrera iritsitakoan Sesiartera abiatzeko berriro igo dugun bidea jeitsi behar da bidegurutzeko txabolararte. Behin txabola parera iritsitakoan beheruntz jarraitu behar da (gorakoan etorri garen bidea ezkerretara utziz).
Puntu honetan hormigoizko eraikin txiki bat ikusiko dugu. Honetan Sesiarte urdinez idatzita eta jarraitu beharreko norabidea adierazten dituen gezi urdin bat ikusi ditugu. Metro gutxira ateza metaliko bat dago, hau eskuineko aldean duen pasabidetik zeharkatu eta zelaian gora jo behar da.
Zelaiak segituan inklinazioa hartzen du eta bertan dauden harrietan jarraitu beharreko puntu urdinak ikusi daitezke.
Zelai honetan gora tarte bate gin ostean bidea zuhaixka artean sartzen da eta nabarmen estutzen da. Zuhaixka artean gora egin ahala gero eta harri gehiago topatuko dugu gailurrerarte.
Comentarios