Sé el primero en aplaudir
Vista 161 veces, descargada 11 veces
cerca de Arroa Goia, País Vasco (España)
Hasiera: Arroa Goikoko frontoi albotik hasi daiteke ibilbide zirkular hau. Frontoira begira jarriz gero ezkerrera geratzen den porlanezko bidean behera abiatu behar da zelai ederren tartetik Igarategi baserria eta errekatxo bat gurutzatu arte. Puntu honetan metro gutxi batzuk igo eta hainbat aukera eskaintzen dituen bidegurutze bat dago.
Waypoint
Igarategi baserri alboko bidegurutzea
Bidegurutze honetan hainbat aukera daude baina goazen norabidean ezkerretara geratzen denetik jarraitu behar da . baserri bat eta biltegi moduko beste eraikuntza handi baten tartetik. Pixkat aurrera joan orduko bidea lurrezko bihurtzen da eta aldapa nabarmen handitzen da.
Puntu honetan ezkerretik jarraitu behar da, hau da bide nagusitik. Segituan ateza metaliko batekin topo egingo dugu. Hau gurutzatu eta aurrera jarraitu behar da.
Waypoint
Txabola eta bidegurutzea
Ateza metalikoa gurutzatu eta berehala dagoen zabalgunean txabola bat dago bidearen eskubitara eta metro gutxi batzuk aurrerago beste bi ateza elkarren ondoan. Eskuineko ateza gurutzatu eta pinutegian gora doan bidetik jarraitu behar da. Ibilbideak pare bat bihurgune handi egiten ditu pinudiaren ertzetik.
Pinutegi ertzetik ibili ostean bideak zabalgune batera garamatza eta hor beste pare bat ateza metaliko daude. Hauek gurutzatu eta zuzen goruntz jarraitu behar da zuzen Bisusbide baserriraino.
Waypoint
Errepidera irteera eta bidegurutzea
Mendi bidea utzi eta errepidetik jarraitzen du bideak. Puntu honetan ezkerrera jo behar da (zuzen beheruntz abiatuta Zestoako herrigunera eta eskuineko bidetik Endoia auzogunera joan daiteke).
Ezkerreko bide nagusitik jarraitu behar da lehenengo Ameztiko gailurra iparraldetik inguratu eta ondoren bere ekialdetik igotzeko.
Waypoint
Antena alboko egurrezko pasabidea
Urrunetik ikusten diren antenen albora iritsitakoan eskuinean dagoen egurrezko pasabidea zeharkatu eta zuzen abiatu behar da goruntz.
Behin gailurreko ikuspegi bikainak disfrutatu ondoren ibilbide arekin jarraitzeko beheko egurrezko pasabidera jeitsi behar da berriro ere.
Waypoint
Antena alboko metalezko ateza
Ibilbide zirkularra egiteko antenen alboan egurrezko atezari aurrez aurre dagoen metalezko ateza zeharkatu eta beheruntz abiatu behar da argi eta garbi ikusten den bide bat jarraituz.
Waypoint
Eroritako txabola
Galbiderik ez duen bidean behera egitean eroritako txabola zahar bat ikus daiteke ezkerretara. Txabola zeharkatu eta berehala ateza bat dago.
Waypoint
Ateza eta bidegurutzea
Ateza gurutzatu eta ezkerretara jo behar da (nahiz eta zuhaitzetan X batzuekin ezetz jartzen duen. Ateza zeharkatu ostean ezkerretara metro gutxi (5 edo 10 baino gutxiago) egin ondoren eskuinetara beheruntz dijoan bidezidor estu batetik jeitsi behar da. Tarte txiki batean nahiko zuzen jeitsi ondoren berriro bide zabalago batekin elkartzen da bidea
Waypoint
Pista zabalera irteera
Bidezidorra eta zabalagoak bat egiten duten puntua. Hemendik aurrera bide zabal hori jarraitu behar da Arroako lehenengo baserrira iritsi arte
Waypoint
Basotik irteera eta Arroa Goikora sarrera
Comentarios