Sé el primero en aplaudir
Vista 246 veces, descargada 12 veces
cerca de Itziar, País Vasco (España)
Hasiera:Itziarko herrian bertan Itziarretik Lasturrera doan bidean industri polígono bat dago, hemen Xumuxua izeneko jatetxearen aurrean Spycer Aira Cardan izeneko empresa bat eta honen aurrean aparkaleku bat. Ibilbidea azkenengo empresa honen ezkerreko aldetik doan bidetik abiatzen da.
Hemen eskuinetara jo behar da. Bertan egurrezko bideseinale bertikal bat ikus daiteke. Puntu honetatik aurrera aldapa nabarmen handitzen da eta segituan Ibixa txiki izeneko etxetxo baten paretik pasata lurrezkoa bihurtzen da lurzorua.
Puntu honetan zuzen joan beharrean eskuinerantz jo behar da.
Inongo galerarik ez duen bidegurutze honetan begibistara dagoen kurutzera joateko ezkerretara hartu behar da.
Waypoint
Andutzeko gailurra
Behin ikuspegi ezin hobea eskaintzen duen Andutzeko gailurrera igota, Saltsamendiko gailurrera joateko biak lotzen dituen gandorretik zuzen jarraitu behar da.
Saltsamendi gailurra erraz bereizten da duen forma zorrotzagatik. Haruntz igotzeko beheruntz aldapa behera abiatu behar da lehenego Urritzu edo Urkutz izeneko lepora. Bertan zuhaitz artean dagoen txabola bat eta putzu Eder bat daude.
Waypoint
Saltsamendiko gailurra
itzultzeko igoeran eginiko bide beretik jeitsi behar da azpiko leporaino. Behin azpiko lepora iritsitakoan ezkerretara jo behar da aldapan behera.
Puntu honetan lurrezko pista bat abitzen da. Hemen “Z” forma egiten duen pistatik edota zuzenean jeisten den bidetik joan daiteke. Aipatutako Z hori egin ostean adi ibili behar da eskuinetara geratzen den bidezidor estuago bat ikusi ahal izateko.
Waypoint
Urritzu edo Urkutzeko lepoa
Hemendik aurrez aurre dagoen Saltsamendiruntz galbiderik ez duen bide zidorretik zuzen jarraitu behar da.
Eskuinetara. Aipatutako Z hori egin ostean adi ibili behar da eskuinetara geratzen den bidezidor estuago bat ikusi ahal izateko. Bidezidor hau jarraituz ur putzu txiki baten albotik pasa eta ateza metaliko txiki batetara doa bidea.
Puntu honetan porlanezko bidean ezkerretara hartu behar da metro gutxi beherago dagoen bidegurutzerarte.
Waypoint
Errepideko bidegurutzea
Puntu honetan errepidera pasa eta Itziarreruntz doan norabidea hartu behar da hasi garen punturaino inongo galbiderik ez duen tartea eginez ibilbide zirkular osoari amaiera emateko.
Comentarios