Sé el primero en aplaudir
Vista 98 veces, descargada 3 veces
cerca de Garagartza, País Vasco (España)
Hasiera: Ibilbidearen hasiera Mendaroko herritik, Eliza ingurutik izan daiteke. Eliza eta ibai inguruan dagoen bidegurutzean Aranerreka bailara markatzen duen metalezko bideseinale bertikal bat dago. Ibilbidearen lehenengo zatia (ia 4 km) batere aldaparik ez duen baserri bide bat jarraituz egin behar da. Bidean uneoro ezkerretara Pagaolaza izeneko erreka ikus daiteke errepidea honen albotik baitoa, bestalde hasierako puntutik Atxuriko punta somatu daiteke bailararen sakonean.
Waypoint
Lizarrola baserria
Puntu honetan errepidea amaitu egiten da eta harritxintxorrezko pista batetik jarraitu behar da. Baserriko atarian ura hartu daitekeen iturri bat dago. Ateza metaliko bat zeharkatu eta tarte txiki baten ostean bidegurutze bat dago.
Puntu honetan ezkerreko bidetik jarraitu behar da. Batere aldaparik ez izatetik aldapa esanguratsua izatera pasatzen da bidea. Puntu honetatik aurrera Atxuriko puntaren ezkerreko aldetik doa bidea eta honen horma itzelak beratatik bertara ikus daitezke.
Puntu honetan zuzen jarraitu behar da, eskuineko aldetik (ezkerreko bidetik Aitzbeltzeko kobazulora joan daiteke).
Gurutzatu egin behar da. Normalean ez darama ur askorik.
Basotik irtetean Pagaolatza baserria ikus daiteke aurrez aurre, haruntz joateko ezkerrera doan bidetik joan behar da (tarte batean porlana botata dauka).
Waypoint
Pagaolatza baserria
Metalezko ateza gurutzatu eta baserriaren atzeko aldetik pasa behar da, atzekaldean beste ateza bat gurutzatu eta beste bidegurutze bat dago.
Waypoint
Baserriko bidegurutzea
Baserri atzeko ateza zeharkatuta ezkerreko bidetik jarraitu behar da.
Behin puntu honetara iritsitakoan aurrez aurre daukagu Atxuriko gandorreruntz zuzen jo behar da (nahi izanez gero belarrezko bide zabala jarraituta Atxuriko landa-baserritik pasa daiteke).
Erreka gurutzatu eta segituan beste bidegurutze bat dago, honetan ezkerrera jo behar da eta bidea estutu egiten da.
Comentarios