Sé el primero en aplaudir
Vista 181 veces, descargada 6 veces
cerca de Arbiozkoa, País Vasco (España)
Ibilbidearen hasiera Aittolako aparkalekutik izan daiteke. Hasierako puntutik Kakute eta Erloko gailurrak ikus daitezke. Aittolatik Erlorako bideak ez dauka inongo galerarik izan ere bidea oso nabarmena da, bideseinale ugariz markaturik dago eta gainera jende asko ibili ohi da.
Hasiera: Ikusi daitezkeen mendi gailurretaruntz abiatu behar da Aittolako merenderoa zeharkatuz eta aurrez aurre dagoen basoan murgilduz.
Waypoint
Ixkitturriko iturria
Waypoint
Zamalekuko lepoa
Ixkitturriko iturritik metro gutxira Zamalekuko lepoa dago. Puntu honetatik hegoalderanzko ikuspegi ederra zabaltzen da. Puntu honetatik Erloko gailurrerarte tarteka ibilgailuentzat eginiko harritxintxorrezko pista eta zelai eta harkaitz tarteak txandakatzen dira.
Pista nagusitik zuzen goruntz jarraitu behar da. Eskuineko bidea Xoxotera doa
Puntu honetan bi aukera daude. Gomendagarriena ezkerreko aldetik joatea da eskuineko aldeko bidean zulo ugari baitaude eta ondorioz desatseginagoa baita.
Begiralekuan eskuineko bidetik abiatuz gero beste txabola bat ikus daiteke eta aldapatxo bat igo ostean Kakuteko txabola eta bere alboko putzua ikus daitezke ezkerretara dagoen sakonunera begiratuz gero.
Comentarios