Tiempo  4 horas 40 minutos

Coordenadas 1771

Fecha de subida 12 de noviembre de 2017

Fecha de realización noviembre 2017

-
-
1.012 m
808 m
0
3,5
7,1
14,16 km

Vista 284 veces, descargada 15 veces

cerca de Vidaurreta, Navarra (España)

Gaurko txangoa Iruñatik gertu egitea erabaki izan dut eguraldiaren iragarpenak zirela eta.

Etxauriko mendatera gerturatu naiz Esparatz mendira igotzeko asmoarekin eta goizaren arabera bertze gailur batzuk ezagutzeko aukerarekin.






Etxauriko mendatean aparkatu eta ezkerretatik basoan sartzen den bidexka hartu dut. Aurreneko kilometroak, Ollakarizketa mendia eta Esparatz mendien artean dagoen leporaino GR-aren margoak jarraitu beharko dira.



Apur bat aurrerago aurreneko hesia topatu dut. Ezker aldetik gainditzeko atetxoa duena.



Bidea mendi-zerraren erpinetik doa, basoan barna.



Animaliak eta zuhaitzak izango ditugu ikusgai.







Bidea jarraiturik pista batekin topo egingo dugu eta oraingoan ezkerretik gorat jarraitu beharko dugu. Zutoin batek bidea markatu egiten du.



Pista zabalago honetatik igoeratxo bat egin beharko da.








Txarakardia mendiko tontorretik pasako naiz, ia jabetu gabe. Aurrerago berriz hesi bat gainditu beharko da, jada jaitsiera baten hasieran.














Bidegurutze pare bat aurkituko dutut aurrerago. Aurrenekoa eskuinera eta metro gutxi batzuk geroago eskuinera pista bat jarraituz.










 Apur bat geroago bertze pista batekin gurutzatuko naiz. Zutoinak begiratu.






Geroago Ollakarizketa mendiko magalari buelta zati bat emango diogu arestian aipaturiko lepora iristeko. Bertatik Peña Handi edo Muzamendi, Peña Txiki eta Esparatz mendiak ikusgai ditut. Eguraldiak ez da gehiegi kaskartu beraz guztiak bisitatzeko beta izango dudala pentsatu dut.









GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/11/etxauriko-mendatetik-6-mendi.html
  • Foto de Bidegurutzea 03 Ezker
  • Foto de Bidegurutzea 03 Ezker
  • Foto de Bidegurutzea 03 Ezker
Pistara irten eta ezkerretara jo behar da.
Pista bat gurutzatu eta apur bat ezkerretara.
  • Foto de Bidegurutzea 05 Zuzen
  • Foto de Bidegurutzea 05 Zuzen
Ollakarizketa eta Esparatz lepora iritsi. Pistak zuzen zeharkatu eta gorat bideratzen den bidea hartu
Igoeran bide perpendikular batekin topatuko dugu. Ezkerretik tontor batera bideratuko naiz eta gero bueltan segi Esparatz mendira igotzeko.
  • Foto de Bidegurutzea 07 Eskuin
  • Foto de Bidegurutzea 07 Eskuin
Esparatz mendiko gailurretik jaitsi eta metro gutxi barru, eskuinetik pinadira doan bidexka hartu beharko da.
  • Foto de Bidegurutzea 08
  • Foto de Bidegurutzea 08
Harri multzo batekin markaturik dago Peña Handirako bidexka. Zuhaitzen artean sartu eta gero tentuz ibili trepada dagoelako. Bertzela jaitsi eta bide zabalago eta errazago batetatik igotzerik dago.
  • Foto de Bidegurutzea 09 Ezker
Peña Txikiko lepora iristeko hartu beharreko pista.
  • Foto de Bidegurutzea 10 Eskuin
Ollakarizketa mendira igotzeko. Zuzen jarraitu beharra dago, gorat.
  • Foto de Bidegurutzea01 ezker
Pistara atera eta ezkerretara
  • Foto de Bidegurutzea02 eskuin
  • Foto de Bidegurutzea02 eskuin
Bidexka batetatik bidegurutzera irten eta eskuinera jo. Handik gutxira hurrengoa topatuko dugu
  • Foto de ESPARATZ
  • Foto de ESPARATZ
  • Foto de ESPARATZ
  • Foto de ESPARATZ
Esparatz mendiko gailurrean aintzira txikitxo bat eginda zegoela dirudi.
  • Foto de Etxauri mendateko behatokia
  • Foto de Etxauri mendateko behatokia
Errepide aldamenean dagoen behatokia.
  • Foto de HASIERAKO BIDEXKA
Errepidetik basora, ezkerreko aldetik.
  • Foto de HES I05
  • Foto de HES I05
Peña Handiko lepora iristean pista batekin topatuko dugu. Hesia gainditzeko ezkerreko aldean ataka bat dago.
  • Foto de HESI01
Hasierako hesia.
Txarakardiatik jaisten hasi eta hesi bat topatuko dugu. Ez dago zailtasunik pasatzeko kableak eroriak bai daude.
  • Foto de HESI03
Esparatz mendira igotzeko hesi hau gainditu beharko da. Egurrezko eskala batzuk ditu.
  • Foto de HESI04
Esparatzetik Peña Handirako leporako bidean aurkituko dugun hesia. Ikuspegi ederrak daude bertatik.
  • Foto de MUZAMENDI
  • Foto de MUZAMENDI
  • Foto de MUZAMENDI
  • Foto de MUZAMENDI
  • Foto de MUZAMENDI
  • Foto de MUZAMENDI
Tontor ederra. Ikuspegi itzelekin. Haitza bat da eta igoera tentuz egin behar da.
  • Foto de OLLAKARIZKETA
  • Foto de OLLAKARIZKETA
Basoan dagoen tontorra da, beraz ez du ikuspegi berezirik.
  • Foto de PEÑA TXIKI
  • Foto de PEÑA TXIKI
  • Foto de PEÑA TXIKI
  • Foto de PEÑA TXIKI
  • Foto de PEÑA TXIKI
  • Foto de PEÑA TXIKI
Benetan tontor berezia. Igotzeko ez da erraza baina ikuspegi ederrekoa.
  • Foto de TONTOR
Esparatz aldamenean dagoen bertze tontor bat.
Bidean egiten den tontorra, uste kabean

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta