Descarga

Distancia

8,55 km

Desnivel positivo

517 m

Dificultad técnica

Moderado

Desnivel negativo

517 m

Altitud máxima

549 m

Trailrank

33

Altitud mínima

148 m

Tipo de ruta

Circular

Tiempo

3 horas 44 minutos

Coordenadas

816

Fecha de subida

8 de diciembre de 2020

Fecha de realización

noviembre 2020

Meteorología

¡Una buena pista para ayudarte a elegir ropa y material!

Pásate a Wikiloc Premium Pásate a Premium para eliminar los anuncios
Meteorología Meteorología
Sé el primero en aplaudir
Comparte
-
-
549 m
148 m
8,55 km

Vista 205 veces, descargada 8 veces

cerca de Lastur, País Vasco (España)

Ibilbidea Lastur bertan hasten da, Lasturretik Debaruntz doan errepidea jarraitu behar da baserri baten alboan dagoen bidegurutzerarte eta hor ezkerretara abiatu.
Waypoint

Bidegurutzea

  • Foto de Bidegurutzea
Bidegurutze honek tarteka porlanezkoa eta tarteka harritxintxorrezkoa den pista batetara garamatza. Pista hau hasieran pinu artetik eta ondoren eukalipto artetik doa pixkanaka altuera irabaziz.
Waypoint

Pistaren amaiera eta ateza metalikoa

  • Foto de Pistaren amaiera eta ateza metalikoa
  • Foto de Pistaren amaiera eta ateza metalikoa
Ateza zeharkatu eta ezkerrera jo behar da nahiko zabala den bidetik, ezkerretara geratzen da igotako pista duen bailaratxoa. Tartetxo bat aurrera egin ostean erreka eta ateza metaliko bat gurutzatu behar dira. Pixkat aurrerago jarraituz beste tarte labur batetan eroritako hainbat pinuk bidea oztopatzen dute. Nahiz eta bidea nabarmenki oztopatzen duten bertatik pasa daiteke
Waypoint

Pinutegitik atera eta zabalunea goi tentsioko sarearen azpian.

  • Foto de Pinutegitik atera eta zabalunea goi tentsioko sarearen azpian.
  • Foto de Pinutegitik atera eta zabalunea goi tentsioko sarearen azpian.
Beste pare bat ateza metaliko pasa ostean pinutegitik atera eta goi tentsioko dorre metaliko baten barrenera gerturatu behar da. Behin lepoko zabalunetik aurrez aurre ikus daiteke Gazteluko gailurra, bertara igotzeko gandorra eta haren barrenean dagoen beste goi tentsio lineako dorre metalikoa. Beraz haruntz joateko aldapa behera egin behar da galbiderik ez duen tarte batetan eta gero metro gutxi batzuk eskuinetara igo ostean dorrearen azpian kokatuko gara.
Waypoint

Gandor azpiko goi tentsioko lineako dorrea.

  • Foto de Gandor azpiko goi tentsioko lineako dorrea.
Puntu honetatik aurrera ez dago bide argirik baina ezta galbiderik ere. Gandorrean gora abiatu behar da Karst-eko harkaitzetan zehar
Waypoint

Gailurra

  • Foto de Gailurra
  • Foto de Gailurra
Behin gailurretik Lasturrera itzultzeko igo dugun gandorra jeitsi behar da goi tentsioko lineako dorre metalikoraino eta ondoren aurretik egon garen lepora itzuli behar da. Behin lepora igotakoan zelaian ezkerretara jo behar da pasabide bat duen txarrantxaren parera.
Waypoint

Txarrantxa eta botatako pinutegira sarrera

  • Foto de Txarrantxa eta botatako pinutegira sarrera
Waypoint

Bidegurutzea

  • Foto de Bidegurutzea
Lurrezko pista hau jarraituz ezkerretara geratzen den bailaratxora jeitsi behar da, horretarako bidean aurrera jarraitu ostean bidegurutze batetan ezkerreko bidea hartu behar da. Ondoren bidean behera pistak egiten duen “Z” jarraitu behar da abandonaturiko baserri baten paretik pasaz.
Waypoint

Bidegurutzea

  • Foto de Bidegurutzea
Puntu honetan ezkerrera hartu ezkero bideak errepide ondoan dagoen baserri batetara garamatza, aldiz zuzen jarraituz gero Lasturko harrobiaren atarira. Lehenengo aukera motzagoa da baina baserriko ataritik pasa behar da, bigarrena pixkat luzeagoa da baina ez da inongo jabetzatik pasatzen. Batetik edo bestetik joan, ibilbide zirkularra amaitzeko Lasturrerantz abiatu behar da errepidea jarraituz
Waypoint

Abandonaturiko baserria

  • Foto de Abandonaturiko baserria
Baserri parera jeitsitakoan zuzen jarraitu behar da sakon honetan beheruntz eta segituan txabola bat eta egurrezko ateza bat topatuko ditugu.
Waypoint

Txabola eta egurrezko ateza

  • Foto de Txabola eta egurrezko ateza
  • Foto de Txabola eta egurrezko ateza
Hauek zeharkatu ostean bideko beherunzko aldapa handitu egiten da eta hainbat bihurgune egin ostean Aittola eta Lastur elkartzen dituen errepideraino jeisten da. Tartean utzitako harrobi txiki bat eta instalazio batzuen albotik pasatzen da. Hau pasa ostean bidegurutze bat dago.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta