Tiempo  4 horas 37 minutos

Coordenadas 1089

Fecha de subida 4 de septiembre de 2016

Fecha de realización septiembre 2016

-
-
896 m
118 m
0
3,2
6,4
12,86 km

Vista 531 veces, descargada 15 veces

cerca de Zaldibia, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Zaldibia-Emakumaran-Iparragirre baserria-Olakosaroi (Akapulko)-Ausagaztelu-Arkakatxiki-Olakosaroi-Artxabal-Zaldibia.

Zaldibia Gipuzkoako Aiestaran (Amundarain) errekako baliaran kokatzen da. Bere lurraldearen zati haundiena Aralar Parke Naturalararen barruan dago eta bere sarbide nagusietako bat ere bada. Herri honek, Goierriko Enerio-Aralar Mankomunitatearen bederatzi partaidetako bat izanez gero, antzinatik artzai kulturan sustrai sakonak dauzka. Artaldeak Zaldibiko baserrietatik Aralarko goiko larreetera joateko bide ugari daude, batzuk aski ezagunak eta estima haundikoak mendizaleen artean.

Auzo eta baserri asko daude Aiestaran errekaren arroako muinoetan sakabanaturik. Gandor horietako batzuetatik igarotzen da ibilbide hau non Goierriko paisaia zoragarraiak dazta ditzazkegu.

Geztetxoengan zaletasuna pizteko ibilbide aproposa. Hiru zatitan banatuko nuke nik ibilbide erraz hau. Horrela zati bat alde batera utzita beste bi lotu daitezke txikibiltarientzat are eta bide samurragoa izateko.

Zaldibitik Olakosaroi lepora (aisiagunea ) doan Pr Gi-61 tik izango da aurreneko zatia, hiru kilometro ingurukoa. Gr 35 arekin batera doa. Zaldibitik Emakumaran baserrira iristen da bide laua eta eroso batetik. Emakumaran baserria pasa ondoren asten da Iparragirre baserriko igoera. Porlanez egindako eskailera iztu eta luzea dago (kilometro erdi bat edo..) Gero basoan sartzen pixka bat eta ondoren belardien hertzatik Iparragirre baserrira iristen da. Azkeneko hontatik Olakosaroi aisialekura porlanezko bide batetik joaten da (Zaldibiko Egilleor auzotik Olakosaroira kotxez joateko dena, ibilbidearen bukaera hortik izango dena). Zati hontan Iparragirre baserri dotorea azpimarratuko nuke, Olaeta auzoan Artzabalpean eta Olakosaroitik gertu dago zaharberrituta. 2005an Eusko Jaurlaritzak monumentua izendatu zuen eta Kultura Ondasun bezala sailkatu ere.

Bigarren zatia Olakosaroitik Ausokoegiko bordetara doan pista jarraitzen da. Aurreneko lepoa iritsi aurretik ezkerrera jo larretatik gora eta ipar ixurialdetik Ausagaztelu igo. Ausagazteluk igoeraren bukaera malkartsua dauka eta hemen sor daizeke "zailtasun" bakarrak. Errekonta lepora jetsi gero eta Pr Gi 2004 bidetik zuzendu norabidea Arkakatxikiko putzuetara jeisteko (Enirioko Kaltzada). Arkakatxikitik Olakosariora porlanezko bidetik behera itzultzen da berriro.

Eta hirugarren zatian aisialekutik Artxabalera igotzen da Euskal Pottokak dauden gunea bisitatuz. Ondoren lehen aipatutako porlanezko pistara jeisten da, Zaldibiko Egilleor auzotik datorrena. Bide hontatik Zaldibira iristera izango da hurrengo lan bakarra.

Bide sare handia dago inguru hauetan txango ezberdinak egiteko aukera haundia sortuz. Aski ezagunak diren bideetatik egindako ibilbide erraza da hau. Osorik edo zatituta oso gomendagarria.
Parque Natural de Aralar, Paso en Alambrada
Arkaka Txiki
Artxabal
Ausa Gaztelu
Parque Natural de Aralar
Gr35
Carretera sin pavimentar
Egilegor Auzoa
Egilegor Auzoa
Emakumaran
Parque Natural de Aralar
Errekonta
Carretera sin pavimentar
Carretera sin pavimentar
Gr35
Gr35
Gr35
Gr35
sendero
Olakosai Lepoa
Pr Gi2004
Pr Gi2004
Pr-GI2004
Sendero
Calle

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta