Fecha de subida 25 de junio de 2007

Vista 4130 veces, descargada 74 veces

cerca de Akerregi, País Vasco (España)

Helduen Heziketarako zentroko zenbait ikasle, Natur Zientzietako gelan, espezie inbaditzaileen gaia landu dugu eta gure herrian topa daitezkeenak ikertzera irten gara. Zoritxarrez guk uste baino errazagoa da hauek topatzea oso hedatuak bai daude. Hemen azaltzen direnak; Reynoutria japonica eta Buddleja lekua hartzen ari dira ibai bazterretan eta bertako espezieak alboratzen. Ikus lana merezi du eta!
XIX. mendean lorategiak apaintzeko ekarri zuten Europara landare hau, eta berehala zabaldu zen hezeguneetan, batez ere Ingalaterran, non gaur egun debekaturik dagoen landare honen inportazioa.
Kolonizatzaile sutsuak dira eta edozein pareta, bide bazter naiz ibai ertzetan oso errez topa daitezke.
Hernaniko ginkgoa emea da eta benetako fosil biziduna. Gipuzkoan dagoen haundienetakoa da, 21 metroko altuerakoa. Azken karlistadan, Hernaniko inguru horretako zuhaitz guztiak moztea agindu zuen udalak, etxeak eta janaria berotzeko. Urte batzuk geroago, leku hartan zuhaitzak landatzea erabaki zuten. Beraz, ginkgo honen adina 110 urte ingurukoa dela kalkulatzen da.
Urumea ibai bazterrean aurkitutako negundo astigarra jatorriz Ipar Amerikakoa da eta kaleetako zuhaitza bezala gero eta gehiago landatzen da. Ibaiondon topaturikoa basatia dela uste dugu.
Ingalaterran 20 landare arriskutsuenen artean sailkatuta dago espezie hau.
Espezie honek oso ondo jasaten du kutsadura. Lore sorta bakoitza 40.000 hazi inguru sortzeko gai da.
Euskeraz Panpa-lezka izenarekin ezagutzen da. Azken urteetan, kantauriko kostaldera, Asturias, Kantabria eta Euskal Herrian egokitu da, eta izugarri ugaldu da.
Bi espezie hauek azken urteetan Gipuzkoako eremu asko kolonizatu dituzte, ibai bazterrak batez ere.
Landare honek hosto iraukorrak ditu eta jatorriz Asiakoa da.
Ailanto zuhaitzak ere aurkitu ditugu gure ibilaldian, hazkuntza oso azkarra duenez, bere izen arrunta Zeruko zuhaitza da. Inbasiorako ezaugarriak dituenez, espezie honen hedapenari jarraipena egitea komeni da.
Hernaniko Antziola auzoan dagoen Helduentzako Heziketa Zentroan ikasten dugu, besteak beste, idazten, irakurtzen, eta DBHko graduatua ere atera dezakegu.
Urumea ibaiaren bazterrean oso hedatuak ikusi ditugu bi espezie hauek. Gure ustez hauen hedapena kontrolatu beharko litzeteke bertako bioaniztasunaren mesedetan.
Kanabera ur zale amorratua da, lurrazalaren gainean sustrai lodiak zabaltzen ditu eta udaberrian hauen muturretan kanabera berriak garatzen dira. Honela, urtetik urtear, gero eta zabalera handiagoa bereganatzen du kanabera landare bakoitzak. Beraz, kontutan hartu behar da non landatzen den, bestela laister baherko ditu ingurune guztiak beretzat. Urtero kanaberak moztuz zabaltze-indar hau asko ahultzen zaio.
Hernanin beste landare kolonizatzaile bat ere topatu dugu, Arundo donax espeziea, Kanabera bezala ezagutua.
Budleja edo Tximeleten zuhaixka bezela ere ezaguna da landare hau eta jatorriz Txinakoa da. Gure lurraldean oso zabaldurik dago egun espezie hau.
Landare belarkara hau itsura ederrekoa da, eta Hego Amerikan du jatorria.
Bi landare hauek inbaditzaile kontsideratzen dira, oso erraz hedatzen direlako, bertako espezieak alboratuz.
Hernaniko ginkgoa zuhaitz aparta izendatu du Eusko Jaurlaritzak.
Euskeraz Poligono japoniarra bezala ezagutzen den landarea. Espezie hau Gipuzkoan aurki daitezkeen hamar espezie inbaditzileen artean aurkitzen da. Azken urteetan gehien hedatu den landare espeziea da.
Ailantoa identifikatzea erreza da hostoei erreparatuta. 6-12 hostoxkez osaturiko hosto konposatuak ditu. Hostoxka berriek kolore gorrizta hartzen dute.

Comentarios

    Si quieres, puedes a esta ruta