Coordenadas 438

Fecha de subida 19 de diciembre de 2018

Fecha de realización diciembre 2018

-
-
355 m
96 m
0
1,8
3,6
7,2 km

Vista 8 veces, descargada 1 veces

cerca de Zizurkil, País Vasco (España)

Familia-giroan egiteko moduko ibilibidea. 7 kilometro pasatxo ditu, erdia edo asfalto gainean egitekoak. Zizurkilgo Herriguneko aparkalekutik aterata, Iparraldera jotzen duen bidea hartu behar da, Zarateko Benta aldera. Abeletxe jatetxearen seinale bat dago hasiera honetan. Aldapa gora joango gara kilometro eta erdi gutxigora behera. Gero mendi bide batetik beste hainbeste egin ondoren, hasieratik generaman Zaraterako errepidea hartuko dugu berriro. Laister ezker aldetik Hegoaldera ateratzen den mendi bidea hartuko dugu. Puntu honetan bukatzen da aldapa gora. Hemendik aurrera, guztia behera doa. Kilometro eskas egingo dugu ezker aldera ateratzen den bidea hartu arte. Berehala berritu berri den Irizibarko karobia ikusteko aukera izango dugu. Aurreko bidera itzulita, Zearsoro baserrira iritsiko gara. Hemendik aurrera errepideari jarraitu beharko diogu pare bat kilometrotan gure hasierako puntuaraino, Herriguneko aparkalekuraino.
  • Foto de Aparkalekua
  • Foto de Aparkalekua
0 km. Herriguneko Donemiliaga parroki-elizaren atzealdean dagoen aparkalekutik aterako gara. Iparralde aldera jota, Zarateko Bentara doan bidea hartuo dugu. Lehen metroak nahiko aldapatsuak dira. Portxeta baserria ezkerrean eta Andia eskuinean utzita, gora jarraituko dugu.
  • Foto de Arandabarro
  • Foto de Arandabarro
0.9 km. Arandabarro etxearen parean eskuinetik Garetza aldera ateratzen den bidea utzita, geurearekin jarraituko dugu.
  • Foto de Egieta
  • Foto de Egieta
1.4 km. Egieta etxea eta Abeletxerako bidegurutzea pasa eta berehala, eskuinera jaisten den mendi-bidea hartuko dugu.
  • Foto de Andolako borda
  • Foto de Andolako borda
  • Foto de Andolako borda
2.3 km. Bideari jarraituta, Iruterdi bidegurutzera iritsiko gara. Tartean Andolako bordaren ondotik zeharkatuko dugu ingurua. Zati honetan pare bat langa gaindituko ditugu: bat bordara iritsi aurretik eta bigarrena, trakets samarra, ondoren.
  • Foto de Iruterdi
  • Foto de Iruterdi
2.8 km. Iruterdi izeneko bidegurutzera iritisi gara. Eskuinetik Zarapegi baserrira jaisten den bidea utzita, berriro Zarateko Benta aldera igotzen den errepidea hartuko dugu.
  • Foto de Buztinbailararako bidegurutzea
  • Foto de Buztinbailararako bidegurutzea
3.5 km. Zarateko Bentara doan errepidetik gora egin dugu. Ibilibidearen punturik altuenera iritsi gara eta hemen bukatzen dira aldapa gorakoak. Illaratxoetara, Motzanera iritsi aurretik ezkerretik Buztinbailara aldera ateratzen zaigun mendi-bidea hartuko dugu, Erramuaitz mendixkaren magalean zehar.
  • Foto de Irizibarko borda
  • Foto de Irizibarko borda
3.8 km. Laister Irizibarko bordaren gainkaldetik pasatuko gara, bidean behera. Irizibarko karobira alderako bide-adarraren bila goaz.
  • Foto de Karobiarako bidegurutzea
4.3 km. Zearsoro baserriraino iritsi aurretik, ezker aldera beste bide bat ateratzen zaigu. Adar hori hartuko dugu eta berehala iritsiko gara Irizibarko karobira.
  • Foto de Irizibar karobia
  • Foto de Irizibar karobia
  • Foto de Irizibar karobia
  • Foto de Irizibar karobia
4.5 km. Irizibarko karobira iritsi gara. Zizurkilgo karobirik dotoreena eta osatuena, herrian dugun nekazal munduko ondarerik preziatuenetakoa eta, beraz, kontu handiz zaindu beharreko altxorra. Irizibar baserrikoak, Zizurkilgo Udala, Hernandorena Kultur Elkartea eta Andoaingo Burdina Taldearen lankidetzaren fruitu izan da 2017ko udazkenean burutu den Irizibarko karobiaren txukunketa, zaharberritzea.
  • Foto de Zearsoro baserria
  • Foto de Zearsoro baserria
4.9 km. Irizibarko karobitik atzera itzulita, lehen generaman bidea hartuko dugu. Laister jaitsiko gara Zearsoro baserrira, nekazal turismoko etxea ere dena. Hemen berriro errepidea hartuko dugu eta beherantz jota, pare bat kilometro pasatxo eginda, Herriguneko aparkalekura iritsiko gara.
  • Foto de Irazuazpikoa
  • Foto de Irazuazpikoa
5.2 km. Zearsortik behera gatozela, lehendabizi Irazugoikoaren albotik pasatuko gara. Gero Irazuazpiko baserrira iritsiko gara. Zizurkilen bi armarri ditugu: udaletxearen zintzilik dugun zaharra eta etxe honen ormetan ikus daitekeena, 1587koa.
  • Foto de Nekola baserria
  • Foto de Nekola baserria
6.2 km. Buztinbailaratik behera gatoz. Nekazal ingurua izanik, baserri mordoskaren albotik pasatuko gara. Daramagun bideak beste batekin bat egiten du Nekola baserriaren parean. Geure bideari jarraituz, azken kilometrotxoa eginda, laster iritsiko gara Herrigunera.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta