Sé el primero en aplaudir
Vista 140 veces, descargada 7 veces
cerca de Altamira, País Vasco (España)
Ibilbidearen hasiera errebalean dagoen Santa Klarako konbentutik hasten da. Konbentua inguratu eta honen atzekaldetik abiatzen da Izarraitzerako bidea.
Waypoint
Uxerreko bidegurutzea
Eskuineko bidetik gora jo behar da. Bidearen lehenengo zatia errepidez egin behar da, hau hainbat baserriren paretik igarotzen da.
Errepideak bi aukera eskaintzen ditu, hemen ezkerretara jo behar da.
Bidegurutzea pasa orduko ateza metalikoa. Ateza zeharkatu eta lurrezko bidean gora jarraitu behar da. Puntu honetatik aurrera botatako pinutegi bat zeharkatu behar da aldapa esanguratsuarekin.
Waypoint
Ateza metalikoak
Eskuinetara jo behar da eta pare bat ateza metaliko gurutzatu behar dira.
Behin bi ateza hauek gurutzatutakoan bidea estutu egiten da eta metro gutxi batzuk aurrera egin ostean bihurgunea hartu eta ezkerretara jo behar da. Puntu honetatik aurrera bideak zuzen jarraitzen du Aitzatik igotzen den biderekin bat eginez.
Galbiderik ez duen bidean aurrera “diagonal handia” egin ostean bideak Aitzatik datorrenarekin bat egiten du eta horren ondoren pare bat “Z” egiten ditu. Hauen bukaeran beste ateza metaliko bat dago eta hau gurutzatu eta gutxira beste bidegurutze bat dago.
Eskuinetara jo behar da (ezkerretik Pago bakarrera doa bidea eta hortik Kakutera igotzeko bide bertikala). Eskuineko bidetik Irurteko sakona izeneko sakonetik doa bidea, ezkerretara Kakute izango dugu eta eskuinetara Makolako gailurra.
Waypoint
Bidegurutzea (Zamaleku azpian)
Puntu honetan ezkerretara jo behar da, hau adierazten duen egurrezko bideseinale bertikal bat dago bertan.
Behin ezkerretara hartuta bideak ez du galerarik, hasieran lur eta harrizko bidezidorra zabalune batetik igarotzen da eta ondoren Kakuteren ipar arpegiko basoan murgiltzen da.
Gailurrera iristeko hainbat bidezidor topatu ditzakegu baina guztietan argiena harpila batekin markaturik dago.
Kakutera iritsi aurretik hartu beharreko azkenengo bidegurutzea da, hemen ezkerrera jo behar da haitz arteko bidetik.
Comentarios