• Foto de Kornietako erraldoiak
  • Foto de Kornietako erraldoiak
  • Foto de Kornietako erraldoiak
  • Foto de Kornieta
  • Foto de Leitza

Coordenadas 346

Fecha de subida 4 de enero de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
1.039 m
459 m
0
2,6
5,2
10,43 km

Vista 187 veces, descargada 6 veces

cerca de Leitza, Navarra (España)

Kornietak, gertu dauden Zuperrori eta Aritz mendiekin batera, Malerrekako goi-ibarraren eskuin- ertzean mazizo txiki bat osatzen du. Mazizo karstikoa hau dolinek banatutako mendi muino itxura duten zenbait kota harritsuez osaturik dago. Gertutik ezagutzeko asmoz, Leitzatik tontorrera igo eta ibilbide zirkular bat eginez Santa Krutz baselizatik jaitsiko gara. Horretarako, PR NA-121 ibilbide balizatua aukeratu dugu, zuriz eta horiz markatutako bidea.

Leitza
Gasolindegiko biribilgunetik atera eta Doneztebe aldera doan errepidean barna, lehen bihurgunean eskuin aldera jo eta berehala ikusi ditugu etxe artean bide-seinale zuri eta horiak. Lehen zati honetan igoera oso leuna da eta gaztainondo bikainen artean erraz heldu gara Zirate izenez ezaguna den ingurura. Eskuineko bideari heldu eta beste kilometro erdi bat bete ostean, zementuzko pistarekin egin dugu topo. Ehunen bat metro beherantz egin eta eskuinetik ateratzen den lurrezko pistatik jaitsi gara. Bide zabaletik aldapa igo eta etxe baten ondoan dagoen bidegurutzera iristean eskuin aldera biratu dugu bide-seinaleek erakutsi diguten norabidean.
Albitxuriko parajeetara iristean, erraldoiak gertuago ikusi ditugu. Pagadian murgildu gara eta aldapari aurre eginez ehiztarientzat aterpe edo bestelako funtziorik bete dezakeen eraikin batekin egin dugu topo. Gertu hamaiketakoa egiteko egurrezko mahai eta aulki bikainak. Asketako parrila izenez ezaguna den inguru honetatik gorantz jo eta porlanezko bidea igaro dugu Iamezko zelaietarantz. Pagaditik ateratzean, aurrez aurre dugun alanbrezko hesi aldera jo dugu eta honen paraleloan igotzen den xendatik azken aldapa pikoari heldu diogu Kornietako gailurrera heldu aurretik.

Kornieta
“Erraldoi” multzo batek okupatzen du tontorraren zatirik handiena eta bertatik igarotzen den pista zabalak goi-lautada ikusgarria erdibitu egiten du “zauri” sendaezina bailitz. Zerumuga hautsi honetan gertu ikusi ditugu Mailloek osatzen duten zirku perfektua eta urrutiago Pirinioetako mendien gailur eta magalak zuriz jantzita.
Zintzurra freskatu nahi eta alanbrezko hesiaren ondotik jaitsi gara behean ikusi dugun iturrira. Ekialdera joz gero, berrehun bat metrora Agorrizko trikuharria bisita daiteke. Belardi gozoa zapalduz, haize-errotek betetzen dituzten inguruko mendi muinoen artean itzulerako bidea hartu dugu marka zuri eta horiak jarraituz. Laster, Kornietatik datorren pistarekin bat egin dugu, baina bertatik jarraitu beharrean (bide-seinaleek erakutsi bezala), honen paraleloan eta oso nabarmena den xendatik jarraitu dugu. Leitza, Euskal Herriko leku asko bezala, kondaira eta elezahar askoren kokalekua da. Errolan ere nonbait handik pasa eta harritzarra jaurti omen zuen Aralarko San Migel suntsitzeko asmoz, baina harria Aritz aldean erori omen zen, egun Errolan Harria ezaguna den inguruan. Zelai berdeak gurutzatu eta pistatik ehunen bat metrora dagoen Errolanen Harria aparte utzita, mendi muino pare bat gainditu eta maldan behera Mukarraingo atakara jaitsi gara. Puntu honetan berriro pistarekin bat egin dugu eta “erraldoiek” sortzen duten argindarra biltzen den eraikinaren ondotik pasa ostean, berriro bide nagusia utzi eta ezker aldetik ateratzen den xendan barrena jo dugu.
Lizar ilarak eta basoak han hemen barreiaturik ikusi ditugu eta hauek atzean utzi eta gero, aldapa piko batek Santa Krutz baselizatik gertu utzi gaitu, gurutze-bidearen amaieran hain zuzen ere. Pagadian txertaturik dagoen baselizari bisita laburra egin eta bidera itzuli gara. Baserri baten ondotik igaro eta maldan behera abiatu gara. Berehala heldu gara kanposantuaren ondora eta hau atzean utziz, alde zaharrean eta herriko edozein txokotatik ikusten den San Migel elizaren ondora iritsi gara. Leitzako alde zaharra gurutzatu eta erraz iritsi gara abiapuntura. Denbora apur bat edukiz gero, herriko txoko batzuk bisitatzea merezi du. Leitza hiru auzo nagusitan banaturik dago: Elbarren, Elgoien eta San Migel. Aipatutako San Migel elizaz gain, nabarmena da bere dorre ikusgarria eta bere arkupe neoklasikoa. Bere kaleetan barna ibiliz, bi isurialdeko teilatuak dituzten etxe handiak ikus daitezke, udaletxea bere armarri itzelarekin eta bestelako eraikin zibil eta erlijiosoak.
  • Foto de Kornieta
Kornieta
  • Foto de Leitza
Leitza

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta