Sé el primero en aplaudir
Vista 949 veces, descargada 22 veces
cerca de Gametxo, País Vasco (España)
Tracka Laidan hasten da eta Foruan amaitzen da baina alderantziz egin daiteke, Forutik Laidara (nire ustez hobea da). Foruko tren geltokitik hasita, ibilbideak ibaia zeharkatzen du eta Kortezubira iristen da egurrezko zidor batez paduraren ertzetik. Arteagako gaztelutik igarotzen da eta jarraitu baino lehen Ozolloko behatokira hurbiltzea merezi du Oruetako urmaelan dabiltzan hegaztiak ikusteko. Prismatikoekin (eta zorte apur batekin) ikus daitezke urtaroaren arabera: ahateak, lertxunak, txirriak, ubarroiak eta agian arrano arrantzalea. Ibilbidea errepidea saihesten Laidaraino doa. Han Gernikarako Bizkaibusa har daiteke itzultzeko.
Comentarios