IBILBIDEA OSORIK IRAKUTZEKO: href="https://mendikosterak.blogspot.com/2023/08/gonitik.html" target="_blank">https://mendikosterak.blogspot.com/2023/08/gonitik.html
Goñi herritik abiatuta ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Urtearen hasiera ospatzeko ibilbide goiztiak bat emateko modurik hobeagorik al da urteari abia emateko? San Miguel baselizara gerturatu eta handi Goñiko mendaterantz abiatuko naiz, bertatik Andian barneratzeko eta Lezitza tontorrera igotzeko. Itzulera aldiz, Euskal Herriko erdigune geografikotik Treku mendira arte eta ondoren bordetara jaitsi eta basotik ibilbide zirkularra burutzeko.
Ibilbidea eta altimetria.
.jpg)
Leziza EH erdigune Treku ibilbide zirkularra
.jpg)
AltimetriaGoñi herrira gerturatuko naiz berriz ere andia mendilerrotik ibilbide zirkular bat osatzeko. Mendilerro honek paisai ederrak eskaintzen dizkigu beti eta Iruñatik gertu dagoenez maiz gerturatu izaten gara eremu hau bisitatzeko eta inoiz ez digu huts egiten. Batetik hasierako basoa eta ondoren gailurretara gerturatzean abeltzain paisaia eta kareharriak sorturiko forma eta egitura ezberdinak.
.jpg)
Goñi herriaGaurkoan kondairak dioenaren arabera, Goñiko Teodosioren etxea izandako eremuaren parean kotxea utzi eta botak jantsi, motxila prestatu eta ibiltzen hasiko naiz.
Auñamendi entziklopediatik bildutako informazioa:"San Miguel Aralarkoan (Nafarroa) dagoen santutegiarekin lotzen den pertsonaia ospetsua, haren sortzailea dela esan ohi baita. Hari lotutako elezaharrak garai barrokoan du jatorria (XVII. eta XVIII. mendeak). Hala ere, pertsonaia kokatzeko testuinguru historikora jotzen badugu (besteak beste, Francisco Navarro Villosladaren Amaya y los vascos en el siglo VIII -1879 -izeneko eleberrian agertzen da), VIII. mendera arte egin behar dugu atzera, arabiarrek Espainia konkistatu zuten garaia eta, gerora, Pirinioetako haranetan konkistaren aurrean izandako altxamendua gogoan hartuz."
.jpg)
Teodosio de Goñiren oroigarriaAralarko kapilauren arabera Teodosio de Goñi García Arnault de Goñi izan zitekeen seguruenik, herriaren laguntzaz santutegia berreraikitzea bultzatu zuen zalduna.Eliza berritik gora jarraituko dut, eliza zaharrera iristeko.
.jpg)
Eliza berria
.jpg)
Herriko goiko partean eliza zaharra dago, bere oinetatik, ezkerretara pista bat abiatu egiten da. Handik igotzen jarraitu beharko da.
.jpg)
Eliza zaharraPistaren hasieran hesi bat dago. Hau gainditu eta zuzen jarraitu beharko da, bide zaharretik baina egun gehiegi erabiltzen ez direnak.
.jpg)
Hesia gainditu eta zuzenMetro gutxi aurrerago langa bat edo metalezko atea topatuko dugu, Hau gainditu eta zuzen igotzen segi.
.jpg)
LangaBidea aurrera segi eta bertze hesi bat topatuko dugu. Hau ere gainditu eta zuzen igotzen jarraitu. Eskuineko magaletik gora errepide zaharrarekin bat egin arte.
.jpg)
Hesia gaindituBidea estutu egiten da eta aurrerago harrisko horma bat topatuko dut. Hau gainditu eta sasiak ekidituz, magaletik gora egin errepide zaharrarekin bat egiteko.
.jpg)
Horma gainditu eta zuzen pistarekin bat egin arte
Azkenean errepide zaharra edo baselizara daraman pistara aterako gara. Hau zuzen eta igoeran jarraitu beharko da.
.jpg)
Pistatik ezkerretara igotzen segiErrepidetxoa akitzen den tokian San Miguel baseliza topatuko dut.
.jpg)
BaselizaBaseliza honen kondaira Teodosiokoarekin lotzen omen du tradizioak ere:"Laburbilduz, Goñiko zaldunaren elezaharrak Goñin (Nafarroan, Andiako mendilerroaren alboan kokatutako haranean) jaiotako antzinako noble baten istorioa kontatzen du. Horren arabera, zaldunak gerrara jo zuen etxean emazte gaztea eta guraso zaharrak utziz. Behinola, borrokaldi batetik itzultzen ari zela, Errotabidea izeneko gunean, Goñi herritik hurbil, gerlariak ermitauz mozorrotutako deabru batekin egin zuen topo eta hark emazteak mirabearekin engainatzen zuela esan zion. Sumindurik, zalduna iluntzean iritsi zen etxera, eta bere ohean bi pertsona zeudela ikusita, hil egin zituen, bere gurasoak zirela ohartu gabe. Gerlaria kalera irten eta emaztea elizatik itzultzen ari zela ikusi zuen. Orduan ohartu zen egindakoaz. Ikaratuta eta damututa, Erromara bidaiatu zuen guraso-hiltzaileak, aita santuaren absoluzioa eskatzeko. Hark aberria, etxea eta emaztea utzi eta mendien bakardadean barna ia biluzik erromesaldia egitea jarri zion penitentzia modura, gorputzera atxikita zituen kateak hautsi arte. Azkenik, Aralar mendian apurtu ziren kateak. Dena den, horren aurretik Pagadi mendian, Goñi herritik hurbil, kate-maila bat hautsi zen mirariz. Bertan eraiki zuen Teodosiok San Miguelen ohorezko lehen tenplua, oraindik bertan ikus daitekeena."
.jpg)
San Miguel baselizaren ateaBaselizatik gora jarraitu pista eta mendilepo batetara iritsiko gara. Bertan metalezko atea edo langa dago. Hu gainditu eta eskuinetik, hesiaren aldamenetik jarraitu.
.jpg)
Langa
.jpg)
Hesia gainditu eta eskuinetik segi
.jpg)
Basoa

Panoramika basoan
Comentarios