Tiempo  4 horas 43 minutos

Coordenadas 1057

Fecha de subida 11 de octubre de 2020

Fecha de realización julio 2020

-
-
679 m
140 m
0
3,0
6,1
12,14 km

Vista 67 veces, descargada 0 veces

cerca de Oieregi, Navarra (España)

IBILBIDE OSOA IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/10/oteixon-oieregitik-zirkularra.html

 Sarrera honetan Oteixon mendirako ibilbide zirkularra aurkeztuko dut. Oieregi herritik abiatuta eta Bertizeko parkeko basoetatik Oteixon mendira igo eta jaitsiera bertze magaletik, Oieregira zuzenean eginik. Ibilbide erraza baina Bertizeko bazter eder batzuk ezagutzera eramango gaituena eta tontorretik Malerreka, Bortziriak, Baztan eta Iparraldeko ikuspegi politak eskaintzen duena. 

Ibilbidea eta altimetria


Oieregi herrira gerturatuko naiz betan ibilbidea hasteko. Oieregiko jauregiaren inguruan aparkatu eta motxila prestatuko dut ibilbidea hasteko.

Oieregiko jauregia eta Reparazeako zubia, 2009. urtetik geroztik Interes Kulturaleko Ondasunak berretsiak dira. Hala ere 1972. urtean Baztaneko bertze 10 jauregiekin batera Ministeritzari eskaera egiten zaio Monumentu Historiko Artistikoa gisa izendatu zitzaten. Eta 1982.urtean zubia, bertze 11 zubiekin batera, kategoria berean izendatzeko eskaera egiten du Diputazioak.Jauregia eta zubiaren inguruan Nafarroako katalogo monumentalak halako informazioa ematen du: "Mención aparte merece el Palacio Reparacea, construido a finales del siglo XVIII y situado en un extremo del caserío hacia el interior junto al puente que atraviesa el río Bidasoa. Este palacio se relaciona con el de Erratzu y el de Gastón de Iriarte de Irurita por su fisonomía, formada por dos torres extremas que se unen mediante un paramento de menor altura -tres niveles frente a los cuatro de las torres-. Al igual que los palacios baztaneses la fachada se encuentra enlucida, mostrando el sillar en los marcos de los vanos y a modo de cadenas en las esquinas. El cuerpo inferior del paramento central acoge una portada de sabor ya neoclásico con dos columnas dóricas que sostienen un entablamento, flanqueadas por sendas pilastras cajeadas extremas. A ambos lados de la puerta se abren dos ventanas en cuyo antepecho resaltan placas recortadas. El segundo y tercer nivel repite el mismo esquema; dos balcones corridos de torre a torre sobre ménsulas de piedra y cinco vanos de arco rebajado, -como todos los que se abren en la fachada de este palacio- destacando por su decoración el hueco central. El correspondiente al segundo nivel se enmarca entre dobles pilastras y un alto entablamento roto por un escudo sobre tardías rocallas con corona abierta por timbre y un jarrón de lirios entre rosetas en el campo. Por su parte, el vano central del tercer cuerpo se corona por un frontón triangular que sostienen dos pilastras cajeadas. Este paramento queda protegido por una saliente cornisa en forma de gola, sobre la que asoman tres mansardas de evidente influencia francesa. Las torres laterales poseen un pequeño balcón en cada altura.Frente al palacio, un puente medieval de lomo de dromedario con un gran ojo de medio punto cruza las aguas del río Bidasoa.”El palacio, tanto por sus características como por la calidad de su entorno natural, es uno de los más destacados ejemplos de arquitectura palaciana del siglo XVIII en Navarra, dentro de la evolución de un tipo arquitectónico que se inicia con los palacios cabo de armería medievales.El puente fue restaurado entre los años 1991 y 1992  "

Zubitik Bidasoa ibaiaren bertze ertzera iritsi eta eskuin aldetik ataka bat topatuko dut. Atearen bertze aldera igaro eta bidetik, ibia ertzetik aurrera jarraituko dut.
Bertizeko jaurerri Natur Parkean barneratuz.Bertizeko Natur Parkearen inguruko informazio xumea turismonavarratik bilduta:"Bertizko Jaurerria Natur Parkean. 2.040 hektarea estaltzen duen landaretza oparoa dago.Hori guztia egiteko aukera eskaintzen dizu Bertizko Jaurerriaren Natur Parkeak. 2.040 hektarea landarediz oparo beteak eta, horrekin batera, 126 espezie dituen lorategi botanikoa, Naturaren Interpretazio Zentroa eta jauregi ederrak. Natura bere ederrean ikusteko parada emanen dizu Bertizek, Nafarroako Pirinioetako txoko goxo, berde eta lasai honetan.Luzera eta malda desberdinetako bidexka batzuk daudenez, baso atlantiko horren ñabardurak gozatzeko aukera izanen duzu. Era berean, interprete espezialista batzuek hango bazter ahaztezinetan gidatuko zaituzte, baita pertsonaia mitologikoei buruzko istorio fantastikoak kontatuko ere. Merezi du jaurerriko baso atlantikoa miatzea, izozterik ez dagoenez, hango mikroklima hezeak bozkarioz betetako natur dotorea sortu baitu.Parkearen sarreran lorategi botanikoa dago. 100 urte baino gehiago ditu eta natur parkearen altxorrik handiena da. "Baina informazio gehiago bildu edo kontsultatzeko, parkeko webgunera jo. http://www.parquedebertiz.es/ Apur bat aurrerago iturritxo bat aurkituko dut.Eta segituan Bertizeko Natur Parkearen sarbidera iritsi ere.


Baina gaurkoan ez naiz Parkeko lorategian sartuko. Aukeran dago bisitaldia egitea eta ondoren ibilbidearekin jarraitzea ere.Beraz pistatik zuzen jarraituko dut. Pista utziko dut, ezkerretik basora doan aurreneko bidegurutzean. Tartetxo hau, pistatik egiterik dagoen arren, nahiago izan dut hasiera hasieratik basoan eta bideetara igarotzea, bereziki aurreneko zati honetan turista aunitz ibiltzen bai da.
Honela basoan barneratu eta naturaz gozatzeko aukera gehiago izango ditugu.
Aurreneko bide honetan zenbait zuhaitz eroriak topatuko ditut.

Aurrerago aurri batzuk daduen tokira iritsiko naiz. Bertan pista nagusitik datorren bidearekin bat egingo dut.

Ibilbide honetako aurren informazio oholak ikusgai izango dira.

Ezkerretik gora jarraitu beharko da, bide zabal eta argi batetatik.
Basotik gora egingo dut eta puntu honetan bidegurutze bat topatuko dut. Azpitik Otalzu errekatxora darama, baina igotzen jarraitzeko ezkerreko goranzko bidea jarraitu beharko da.

Basoan ibiliko naizenez, paseo aproposa beroa egiten duen egun batetarako.

Troka txiki batzuk gainditu beharko dira igoeran zehar. Zubitxo honetatik metro gutxi batzutara bertze bidegurutze bat izango da.
Bertara Otalzutik datorren bidea dator. Baina kontuz puntu honetan, bide zabala utzi beharko delako.Bide zabala Aizkolegira igotzen den pista aldera jotzen du, beraz Oteixon menditik urruntzen. Horregatik ezkerreko bidezidor batetara pasako naiz, igoera jarraitzeko.

Apur bat gorago prezipitazioak neurtzeko estazio txikitxo bat dago.
Bere aldamenetik igotzen jarraitu beharko da.Metro batzuk gehiago zuzen igo eta ondoren eskuin alderantz doan bidezka jarraitu beharko da. Zatika ez dago oso argia eta zenbait zuhaitz eroriak bidea galarazten dute, baina norantza jarraitzea ez da arazo gehiegirik izango.
Honela mendi-ertz batetara iritsiko naiz. Bertan hesia gainditu eta pista zabal batetara pasako naiz.
Pista ezker aldetik gora jarraitu beharko da. Pista Sunbillarantz darama, baina Oteixonera igotzeko handik metro gutxi batzutara ezkerretik zuzen igotzen jarraitzen duenera pasako naiz.Ezkerretik zuzen igotzen jarraitzen duen pistatik segi.
Collado de montaña

Mendi-ertza

Mendi-ertzera ateratzeko gune naturala. Igotzea eskuinetik eta jaitsieran ezkerretik.
Intersección

Errepidea

Errepide edo bide asfaltatura atera eta ezkerretik Reparazea zubirantz segi.
Intersección

Bidegurutze 06 Ezker

Ezkerretik edo zuzen igotzen jarraitzeko beta eskaintzen duen pistatik jo.
Waypoint

ASKA Incendios

Suteak itzaltzeko erabiltzen den urarako presa
Waypoint

ATAKA

Bidean topatuko dugun ataka gainditu eta segi.
Waypoint

Borden aurriak 1

Borden aurriak zuhaitz batzuen artean topatuko ditugu.
Parque

BERTIZ

Bertizeko Natur Parkea. Informazio gehiago: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/10/oteixon-oieregitik-zirkularra.html
Waypoint

BUNKERRA

P lerroko bunkerra. Metrailadorearentzakoa.
Intersección

Bidegurutze 01 Eskuin

Erreparazeako zubia gainditu eta eskuineko ibai ertzeko bidetik segi.
Intersección

Bidegurutze 02 Ezker

Pista nagusitik atera, ezkerretik abiatzen den bidera pasaz.
Intersección

Bidegurutze 03 Ezker

Bidegurutze honetan borda batzuen aurriak daude. Jarraitzeko ezkerretik goranzko norantzan segi.
Intersección

Bidegurutze 04 Ezker

Ezkerreko bidetik igotzen segi.
Intersección

Bidegurutze 07 Eskuin

Eskuinetik jarraitu. Iratzoak bidea erdi estalirik baduten arren.
Intersección

Bidegutze 08 Ezker

Pistara aterako gara aurri batzuk dauden tokian. Metro batzuk ezkerretik segi.
Intersección

Bidegurutze 09 Eskuin

Eskuinetik beherantz doan bidera pasa.
Intersección

Bidegurutze 10 Ezker

Ezkerretik zuzen jaisten segi, bide zabalenetik ateraz.
Intersección

Bidegurutze 05 Ezker

Bidegurutze honetan kontuz ibili. Ezkerretik mendi magalera gorantz jarraitu. Ez joan zuzeneko bidetik edo beherantz doanetik, Aizkolegi aldera eramaten duelako bata eta bertzea Bertizera.
Waypoint

Hesia 1

Hesia gainditu eta pistara pasatzean, ezkerretik segi.
Fuente

Iturria

Bidearen aldamenean dagoen iturria.
Waypoint

Neurtzeko gunea

Prezipitazioak neurtzeko gune hesitua dago puntu honetan. Ezkerretik gora igotzen segi eta apur bat geroago eskuinera jo.
Cima

OTEIXON

Oteixon mendia.
Yacimiento arqueológico

Miate trikuharria

Miate trikuharria.
Yacimiento arqueológico

Suspiru Trikuharria

Suspiru trikuharria. informazio gehiago: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/10/oteixon-oieregitik-zirkularra.html
Puente

Reparazeako zubia

Erreparazeako zubitik Bidasoaren bertze ertzera igaraoko gara. Informazio gehiago zubiaren inguru: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/10/oteixon-oieregitik-zirkularra.html

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta