-
-
301 m
120 m
0
1,7
3,3
6,64 km

Vista 1918 veces, descargada 47 veces

cerca de Larraul, País Vasco (España)

Iraupena: 2h 15min

Ibilbidea Larraulgo plazan dagoen iturrian hasten da. Eskailerak hartu eta, errepidetik, Larrañaga baserriraino jaitsiko gara. Baserri horretatik Beobide Erdikoraino jaitsi eta, bertan, ezkerrera hartuko dugu. Zarautzetik Tolosara doan bide zaharretik jarraituko dugu.

Lehen-lehenik, konifero-sail batetik pasatuko gara eta, aurrerago, baso atlantiar misto batetik, Aierdiko ubidera iritsi arte. Hor eskuinera hartu eta Txuringadiko errotara jaitsiko gara.

Zubia gurutzatu eta errepidetik igoko gara, ezkerrean dagoen lehenengo bidegurutzeraino. Hortik igotzen jarraituko dugu, Usarrabiko errekaren ondotik. Errepidea albo banatan platanondo lerdenak dituen bide zabal bihurtzen da eta bidea Irazueneko zentralaren aurretik pasatzen da. Aurrerago erreka gurutzatuko dugu eta Olazargo burdinolaren aurrietara helduko gara.

Ubidea Sansonen harritik pasatuz igaro ondoren, berehala gurdibide bat hartuko dugu; gurdibideak, ezkerreko maldatik, Olatzaga baserriraino eramango gaitu. Baserriaren arkupetik pasatuko gara, Txorroaldeko iturrira iristeko eta, hortik Goineta baserrietara. Goineta Barrena baserritik, bide batean barrena, herrialdea jaitsiko gara.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta