Sé el primero en aplaudir
Vista 245 veces, descargada 5 veces
cerca de Garagartza, País Vasco (España)
Ibilbidearen hasierako eta bukaerako zatia errepidez egin behar dira, aldiz erdialdeko zatia mendiz non zelaiak, arkaitzarte deserosoak eta basoak zeharkatu behar diren.
Hasiera: Ibilbidearen hasiera Mendaroko Garagartza auzotik izan daiteke. Herriko eliza albotik pasatzen den errepidean gora abiatuta. Errepidea jarraituz Etxabe baserriraino iritsi behar da. Jarraitu beharreko bideak ez dauka inongo galbiderik bidegurutzeak seinaleen bidez markaturik baitaude.
Bihurgune honetan ezkerreko porlanezko bidetik jarraitu behar da
Hemen ezkerretara jo behar da porlanezko bidea utzi eta asfaltaturikoan gora. Metro gutxi gorago aurkitzen da Etxabe baserria.
Waypoint
Etxabe baserria.
Behin honaino iritsita baserria eta errepidearen beste aldeko eraikinaren tartetik pasa behar da.
Puntu honetan eskuinetara jo behar da beraz ez da errepidea jarraitu behar, ez da negutegi ingurura joan behar. Behin eskuineko bidea hartuta hainbat ateza metaliko gurutzatu eta zelaian gora joan behar da. Sosoteko gaina aurrez aurre dago eta nahiz eta bertara iristeko hainbat bidezidor egon ez dago inongo galtzeko arriskurik.
Waypoint
sosoteko gailurra
Sosoteko gailurra. Gailurra ez da bereziki polita gainera bertan dagoen landaretza pixkat deserosoa bihurtzen du, hala ere beratatik ikuspegi ederra dago. Hemendik Garaluzeko gailurrera joateko tontorrean ikus dezakegun txarrantxa gurutzatu behar da eta ezkerretara pinutegian behera jeitsi behar da.
Bi gailurrak landaretza ugari duen gandor edo arista batez lotuta daude. Behin gandor hau zeharkatutakoan tarte txiki bat zuzen igo eta Garaluzeko gailurrera iritsiko gara (gailurra nahiko laua da eta gaineko buzoia kareharri artean topatu behar da).
Waypoint
Garaluz gailurra
Gailur honetatik hurrengoa, Gaintxipixakoa argi eta garbi ikusten da, baita bien arteko landaretza ugaria ere. Gaintxipixara abiatzeko berari begira jarrita Garaluzen ezkerreko aldetik jeitsi behar da bidezidor nabarmen batetatik pagotegi baten paretik pasaz. Hemen bi aukera daude, lehena bietan motzena hartzeko pixkat eskuinagotik doan bidexka hartu daiteke, motzagoa da baina landaretzak itxiagoa. Bigarrenean ezkerretarago doan bidetik joan daiteke, zertxobait luzeagoa baina askoz garbiagoa dena (honetarako bigarren pagadi txiki baten parera jeitsi behar da). Bi bideetatik puntu berdinera iritsi behar da, Abanizuako dolina handiaren alboko txabola edo bordara.
Waypoint
Gaintxipixako gailurra
Behin gailurrera igota Mendarora itzultzeko igotako leku beretik jeitsi behar da azpiko porlanezko biderarte.
Bidean zuzen jarraituz hau pinutegi batetan murgiltzen da eta honetatik irtetean Gaintxipixako gaina aurrez aurre ikus daiteke. Bertara joateko lehenengo txabola bat ezkerretara utzi eta porlanezko bidea gurutzatu behar dira eta ondoren zelaia aldapatsuan gora zuzen abiatu behar da.
Waypoint
Abanizua dolinako txabola.
Txabolaren albotik pasa eta bidezidor estuan gora jarraitu behar da nahiko itxia den baino galbiderik ez duen eremuan. Bide hau jarraituz zabalune txiki batetara iritsiko gara.
Waypoint
Bidegurutzea (Gaintxipixara igotzeko aurretik zeharkaturikoa)
Puntu honetan porlanezko bidean behera abiatu behar da. Hemendik Mendaro haerriraino errepidez jeitsiko gara, ibilbideak bat egingo du igoeran Etxabe baserrira joateko hartutako bidegurutzeetako batekin eta hemendik behera igotako bidetik jeitsi behar da.
Comentarios