Tiempo  3 horas 49 minutos

Coordenadas 692

Fecha de subida 24 de noviembre de 2016

Fecha de realización noviembre 2016

-
-
755 m
278 m
0
2,1
4,3
8,51 km

Vista 1075 veces, descargada 14 veces

cerca de Albiztur, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Albiztur-Arrate-Urkobieta (688 m.)-Arratesaletxe-Txinkorta (755 m.)-Ariztizabal-Txorrostegi-Atxisaeta-Albiztur.

Salubieta erreka karstikoa da eta Hernio mendigunearen hegoaldean dauzka iturburuak. Erreka honen ibarraren erdialdean kokatzen da Albiztur, Tolosatik zazpi kilometrora. Mendiz inguraturik dago Gipuzkoako herri hau. Hegoaldean Iruntxur mendia (743 m.) luzatzen da; Mendibil muinoak (647 m.) eta Urkobietak (688 m.) mendebaletik ixten dute baliara Bidania-Goiatzeko baliara beste aldean dagoelarik; Iparmendebalean Txinkorta eta Iparran Mendikute harkaitz dorrea garaitzen da (816 m.).

Albizturtik Bidegoianera doan Gr 21 tik hasten da ibilbide erraz hau. Arrate baserria pasa ondoren ezkerrerantz egiten du Urkobietara joateko mendi bideak, pinudi eta bestelako basoetatik gorantz Urkobietako mendebal ixurialdea zeharkatuz. Gorakoan azkeneko tartea biderik gabea da, pinudi belartsu batetik. Jetsierako bidexka bat jarraitzen du trackak, Ipar norabidean doana, gandorratik behera. Alanbre hesi batera iristen da eta bere ezkerretik jarraitzen du xendak, igoeran pasa degun bidearekin bat egin arte.

Gr 21 berriro kokaturik, frenten dagoen alanbrada hesiaren beste aldetik jarraitzen du sen da koxkor bat. Aurrerago, landaretza dela eta, bide hau pasa ezina da eta tracka belardi batetik gorantz doa, tartean alanbre hesi bat dagoelarik. Gorago lehen utzitako bidearekin bat egiten da, Arratesaletxe baserriraino doana.

Arratesaletxetik Txinkorta mendebal ixurialdeko larreak ikusten dira, ia tontorreraino iristen direnak. Behi ukuiluaren ondotik pasa eta larreetako pasabidetik gorantz doa ibilbidea, harresi batearen ondotik, gailurrera iristeko zuzenena. Alanbre hesi bat pasa behar da tartean. Gorako tarte haontatik oso panoramika zabalak ikusteko aukera izango degu. Txinkortako tontorra zuhaixkaz inguraturik dago, bista haundirik gabe. Ez nuen inongo seinalerik ikusi.

Txinkortatik Iparralderuntz jarraitzeko harresia eta alanbre hesia daude pasa beharrekoak . Beherago txabola bat dago. Txabolatik belardia zeharkatzen da Ipar norabidea jarraituz .Harresia eta alanbre hesi batera iristen da berriro non pasabidea hondatuta dago eta goitik behera desnibel piska bat dago ere. Bide osoko igarotze deseroso xamarra daukan paso bakarra da.

Aurrerago Aristizabal hondatutako baserrira iristen eta bere hondotik beherantz bidexkak jarraipena dauka. Bide honek Larrarte baserriaren ingurutik datorren Pr-Gi 81rekin bat egiten du. Eskubirantz jo eta Txorrostegi baserri aldera jotzen du trackak. Beherago Atxisaeta baserrira iristen da eta Pr Gi 81 jarraituz Albizturrera.
Waypoint

Urruzpilletako alanbre hesia

720 m altura
Waypoint

Alanbre hesia Txinkorta

Waypoint

Alanbre hesia belardien artean

parquing

Albiztur bidearen hasiera

Urbano
Waypoint

Ariztizabal baserria

Ariztizabal
Waypoint

Arrate

Arrate
Waypoint

Arratesaletxe baserria

Waypoint

Atxisaeta

Intersección

Ezkerretik Gr 21

Carretera Local
Intersección

Eskubitik Pr Gi 81 Txorrostegi baserrira

Intersección

Ezkerretik Gora Urkobieta

Intersección

Ezkerretik Urkobieta-Eskubitik Arratesaletxe baserrira

Carretera Local
Waypoint

Harresiaren ondotik jetsiera

Intersección

Eskubitik Arrate baserrira Gr 21

Waypoint

Langa

Camino
cima

Txinkorta

Waypoint

Txorrostegi baserria

Txorrostegi
cima

Urkobieta

Urkobieta

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta