Sé el primero en aplaudir
Vista 199 veces, descargada 4 veces
cerca de Etxealai, País Vasco (España)
Hasiera: Ibilbidea Azpeitiako Etxe Alai auzoan dagoen Iraurgi ikastetxearen albotik hasten da. Ibilbidearen lehenengo zatia asfaltaturiko baserri bide batetatik egin behar da. Hasiera hasieratik nahiko aldapa du bideak.
Abiatu orduko bidegurutze bat dago, honetan eskuinetara jo behar da (ezkerretik ere joan daiteke baina zertxobait luzeagoa da).
Puntu honetan zuzen goruntz jarraitu behar da. Ezkerretara Takolo azpeitiar mendizalearen omenezko estatua bat dago eta eskuinetara hainbat informazio panel.
Komuntzo baserriko bihurgunea. Puntu honetan ezkerretara jo behar da.
Ezkerretara jo behar da, Urreta baserrirako norabidea hartuz
Behin Urreta baserri parean ezkerretara geratzen den porlanezko bide estu eta aldapatsuan gora abiatu behar da.
Waypoint
Egiondoko txabola (Nahargun)
Askorentzat Nahargun izenaz ezaguna. Puntu honetan Xoxteko gailurreraino doan aristan sartu daiteke edota pagadi ederra gurutzatuz Azketako iturritik joan daiteke.
Waypoint
Azketako iturria
Puntu honetatik zuzen jarraitu behar da , basoa ezkerretara geratzen da eta tarte txiki bat igota berehala iritsiko gara Xoxoteko elurzulora.
Behin puntu honetara iritsita oso nabarmena den bidezidorretik jarraitu behar da eta pixkat gorago dagoen zabalgunera iritsiko gara. Hemen eskuinera begiratuz gero Xoxoteko aterpetxea izango dugu, gailurrera igotzeko zuzen igo behar da eta gailurrean gurutze bat eta harrizko etxola bat topatuko ditugu. (San Inazioren estatua pixkat beherexeago ikus daiteke)
Comentarios