Dificultad técnica   Fácil

Coordenadas 966

Fecha de subida 6 de septiembre de 2015

Fecha de realización septiembre 2015

-
-
1.077 m
495 m
0
3,1
6,1
12,2 km

Vista 831 veces, descargada 21 veces

cerca de Bidania, País Vasco (España)

Hernioko erromeriak Iraileko lau igandeetan ospatzen dira trikitien doinu eta dantzaren tradizioa mantendu nahiean. Gipuzkoan ospe handia duten egunak izaten dira. Mendizaletasuna eta tradizioa batzen dira Gazume eta Hernio mendien arteko lepo hortan. Adin guztietako jendea igotzen da norabide guztietatik, gehienak oinez. Errezildik, Iturriotzetik, Alkizatik, Urkizutik... edo Bidania-Goiatzetik ibilbide hontan proposatutakoa bezela. Hernio mendi tontorra zapaldu ostean Zelatungo lepora jetsi eta trikitiaren festa parte hartzea izaten da usadioa. Bakoitzak eramanda edo bertako txaboleetan prestatutakoa otordua egiteko parada ere bada. Mendizaleak eta trikitizaleak!!! Eguraldiak lagunduta jai giro aparta sortzen da.

Hernioko mendikateak ibilbide errazak eta sarbide asko izateaz gain Gipuzkoa ikusleku hoberenetarikoa da. Gertutasunari eta zailtasun ezari esker oso mendigune herrikoia bihurtu da.

Lerro hauetan proposatutako txangoa hau da: Bidania-Goiatz-> Betelu Goena baserria->PR-GI 82-Donejakue bidea->Iturmendi lepoa->GR-34->Aitzarte->Aizpel->Hernio->Portumatza->Ipar Kanala->Zelatun. Itzulera Zelatunetik Iturburu mendate aldera (Trintxerara) GR-34 jarraituz gora joateko egin degun bidearekin bat egin arte.

Txango hontan ohiko bide eta mendi pistak erabiltzen dira orokorrean, inolako zailtasunik dutenak. Aizpel tontorretik Ipar kanalaraino berriz gandorra jarraituz doa tracka. Arkaitz gaineko
tarteak, errazak baina tentuz pasa beharrekoak. Puntu batzuetan desnibelak eskuak erabiltzera behartuko gaitu. Ipar Kanala desnibel handia dauka (30% batazbestekoa) belarra eta harria dago zoruan. Bustia dagoenean irristatzeko arriskua izaten da, bestela jetsiera erraza dauka. Panoramika bikainak eskeiniko digu tarte honek eta Zelatunera gerturatzeko ikuspuntu ezberdina.

Edonorentzat mendizaletasuna pizteko bide eta tontor aproposak daude, oso gomendagarria. Iraileko igandeetan ez bezela urte guztian zehar paraje paketsua izaten da mendigune hau.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta