Dificultad técnica   Fácil

Tiempo  4 horas 43 minutos

Coordenadas 951

Fecha de subida 30 de septiembre de 2016

Fecha de realización septiembre 2016

-
-
824 m
430 m
0
3,0
6,1
12,18 km

Vista 374 veces, descargada 27 veces

cerca de Bidania, País Vasco (España)

Ibilbide Zirkularra: Bidania-Beleku(805 m.)-Ilaun(826m.)-Urraki(825 m.)-Urrakiko mendatea-Bidaniko mendatea-Bidania.

Kokapen geografikoarengatik Gipuzkoako lurraldearen erdigunean dago Bidania-Goiatz. 1964ko abenduaren 21an, Bidania eta Goiatz udalerriak udalerri bakar batean elkartu ziren Bidegoian izena hartuz, baina 2014. urtean herriak Bidania-Goiatz izena hartuko du aintzinako bi herrien izenak mantenduz. Bi herrixka dira eta hainbat auzo eta baserri larre zabal eta baso tinkoen artean, mendi magaleetan sakabanaturik. Mendiz inguratutako ibarra da, landa inguru zoragarria eskeiniz.

Inguru honetako geologia berezia da, aparta ez esateagatik. Baliara osoa dolina erraldoi bat da, hodi modukoa. Bidania-Goiatz zeharkatzen duten ibaiek Ernio mendiko magaleeletan dauden zenbait iturburutatik datoz eta Ernio Errekan isurtzen dira. Aurrerago Ilaun mendiko iturburuetatik datorren Goiatz Errekako urak jasotzen ditu. Bidaniako herrigunea gurutzatu ondoren, ibai honek Bidaniko Erreka izena hartzen du. Ibilbide laburra egin ostean Osiondo baserriaren ondoko hobi edo dolina batean desagertzen da.

Badago zer ikusi inguru hauetan. Ernioko mendigune ospetsua adibidez iparraldetik ixten du baliara eta beste mendi guztien artean gailentzen da ikusgarri. Ibilbide honen proposamena berriz gutxiago bisitatuak izaten diren lekuetatik doa. Helburua mendi larre eta basoaetatik igaroz baliararen mendebal eta ipar mendebaleko mendi muinoetatik ibiltzea da, tartean Urrakiko mendiguneko hiru gailurretatik ere pasatuz. Hortako lau bide ezagunak ardatza moduan jarraitzen ditu txangoak. Bidaniatik Ilaun mendiaren ingururaino Gr21a, segidan Sta Ageda doan Gr34 a, Gr35a Urrakiko mendatetik Bidaniko mendaraino eta azkeneko hontatik Bidaniara jeisteko Gr9a bidea. Jarraipena erraza dauka.Tontorretara igotzeko bide horiek utzi eta balizatu gabekoetatik igarotzen da, horietako batzuk besteak baino nabarmenagoak direlarik. Tarte txiki bat edo bestea ere biderik gabekoak dira.

Ganadu dexente ibiltzen da aziendan eta ibilbidean zehar hainbat ataka eta langa pasa behar dira baita alanbre hesi pare bat ere. Bidegurutze eta sahiesbide dauden lekuetan arreta pixka bat jarri ezkero ez da galdebiderik izango.

Ibilbide hontan zalantzako puntu bakarra aipatuko nuke. Urrakiko erpin geodesikoa pasa ondoren ataka batetik pinudi ospel batean sartzen da bidea, buzoia dagoen aldera. Bidezidor nabarmen batetik jarraituz doa jetsiera, eskubialdean, pinudia eta larreak banatuz, harresi bat ikusten delarik. Aurrerago, pinudia trinkotu egiten da bapatean. Pare hortan harresia hondatuta dago eta alanbre hesia lurrean. Hori da larreatara pasatzeko ikusi nuen puntu bakarra. Pinuen adar bajuak daudela eta landaretza pixka bat dagoela ez da "pasabide" hau oso ondo ikusten. Behin larreetara pasa ondoren txabola batzuk ikusten dira beherago, gainditu ezina den alanbre hesi batearen beste aldean. Txaboleen paretik behera jarraitu ezkero hesi hori erraz gainditzeko moduan dago eta txaboleetara doan bidera iristen da azkenean.

Ibilbide polita, bide garbiak orokorrean, basoetatik zati handiak eta ikusleku panoramiko ederrak ere bai.

Histori luzeko udalerriak dira hauek. Buelta hau borobildu nahi izanez gero Bidania eta Goiatzen dagoen ondare historikoa ikustatzeko gomendioa ematen dut. Bidanian San Bartolomé eliza eta Udaletxea, Mojaetxea eta Palazio Ana jauretxeak, Lizasoain edo Iriarte jauregiak besteak beste. Goiatzen, berriz, Jasokundearen eliza, Aldekoetxea Baserria eta, batez ere, Apaizetxea edo Goiatzeko dorrea, estrategikoki kokatutako Erdi Aroko erakina. Baserri-mota jakin bat nabarmentzen da ere Bidania-Goiatzeko haranan fatxada nagusian aurreratzen diren bi gorputz dituena. Bidaniko erdigunetik gertu dagoen Bengoetxea baserria da horren adibide nabarmena.

Comentarios

    Si quieres, puedes o esta ruta