Eltzaburu zirkular Arburukaskoa, Otsareko gaina, Kulpitu, Zardoikaskoa 2024-05-12
cerca de Eltzaburu, Navarra (España)
Vista 78 veces, descargada 4 veces
Fotos de la ruta



Descripción del itinerario
iBILBIDEA OSORIK IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2025/05/eltzaburu-zirkularra.html
Gpsarekin burutzea gomendatu egiten da.
Eltzaburu(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena:- Arburu (4.5 km); - Otsarteko gaina (7.2 km); - Kulpittu (7.8 km); - Zamategi (9.5 km)
Ultzamako Eltzaburu herritik abiatuta ibilbide zirkularra Arburuko Kaskoa, Otsareko Gaina eta Kulpitu tontorretatik buruturiko ibilbide zirkularra. Ultzama aldeko basoetatik barna eta gps batekin burutzea gomendaturiko ibilbide honek, 14 kilometro terdi pasatxo eta 800 metroko desnibeletik gorakoa da.
Ibilbide zirkularra Eltzaburutik
Altimetria
Eltzaburuko etxeIturrian ura hartu eta ezkerreko karrikatik herritik aterako naiz.
Iturria eta ostatuaHerritik irtetean Ultzamako etxe edo baserri handien adibideak ikusgai izango ditugu. Goiko partean ganbarak dituztelarik.
Ganbararen xehetasunaEliza herriko goiko partean utziko dut eta oraingoan ez naiz bisitatzera igoko.
ElizaLearraga errekara iritsiko naiz eta bertan eraikin batzuen artean eta zubitik gertu ur jauzitxoa ikusteko aukera izango dut.
Learragako ur jauziaSegituan harraskara iritsiko naiz. Bertze herri askotan bezala zahar berritua dago.
HarraskaAintzirelarreko bidetik segi eta herritik atera. Topatuko dudan aurreneko bidegurutzean, eskuineko pistatik igotzen jarraitu beharko dut.
Eskuineko pistatikPistak soro eta baserri ezberdinen artetik basorantz gerturatuko nau.
Basoa eta soroakMartiñeneko bordara gerturatuko naiz igoera lasai batean. Bertan basoa eta soroak paisaia osatzen dute.
SoroakBorda honen inguruan artaldetxo bat lasai oso dabil.
Martiñeneko borda
Ardiak
Artaldea
Apurtxo bat gorago jarraitu eta bidegurutzean eskuineko pistatik jarraituko dut igotzen.
Eskuinetik
Martiñeneko bordaBertze baserri batetara iritsiko naiz eta bertan ahuntzen artaldetxo batekin topo egingo dut.
AhuntzakBaserrira iritsi eta eskuinetik jarraitzen duen pistatik aurrera segitu beharko dut.
Baserria
Ate gaineko babes gurutzeaAurrerago bertze bidegurutze bat izango da. Oraingoan ezkerretik basorantz barneratzen den pistatik igo beharko da.
Eskuinetik goraPista honek soro baten aldamenetik gorago dagoen pista batetara aterako nau.
Gpsarekin burutzea gomendatu egiten da.
Eltzaburu(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena:- Arburu (4.5 km); - Otsarteko gaina (7.2 km); - Kulpittu (7.8 km); - Zamategi (9.5 km)
Ultzamako Eltzaburu herritik abiatuta ibilbide zirkularra Arburuko Kaskoa, Otsareko Gaina eta Kulpitu tontorretatik buruturiko ibilbide zirkularra. Ultzama aldeko basoetatik barna eta gps batekin burutzea gomendaturiko ibilbide honek, 14 kilometro terdi pasatxo eta 800 metroko desnibeletik gorakoa da.
Ibilbidea eta altimetria


Eltzaburu herrira gerturatu eta bertan kotxea utzita ibilbidearekin hasiko gara. Ostatutik gertu aparkatu eta zuzenean ostatua dagoen karrikara eta herriko iturrira gerturatu.
Puntos de interés

Bidegurutze 09 Zuzen
Erne ibili bide zabal batera iritsi baina zuzen igotzen segi.

Bidegurutze 08 Ezker
Ezkerretik pista nagusia utzi eta Adzubieta errekara jaitsi.

Bidegurutze 11 Eskuin
Erne ibili puntu honetan eskuinetik jarraitu beharra dago eta.
Comentarios (3)
Si quieres, puedes dejar un comentario o valorar esta ruta
Aupa Koldo Ozkoidi. Oso ibilbide interesgarria eta ongi azaldua. Eskarrikasko
Eskerrak zuri Mikel.
Kontuz, aipatu bezala tarte batzuetan hobeago da gpsa eramatea. Baina benetan polita dela.
He realizado esta ruta Ver más
Información
Fácil de seguir
Entorno
Fácil
Esaten duzun bezala gps a beharrezkoa zenbait puntutan ez galtzeko
Ibilaldi polita eta baso ederrak
Eskerrik asko