Oderitz Larrazpil zirkularra 2023-06-04
cerca de Odériz, Navarra (España)
Vista 61 veces, descargada 3 veces
Fotos de la ruta



Descripción del itinerario
IBILBIDEA OSORIK IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2024/05/oderitzetik-larrazpilera-ibilbide.html
Oderitz(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra:
- Larrazpil (2.4 km); - Dolmen Larrazpil (2.9 km)
Oderitz herritik Larrazpil mendira eta trikuharrirako ibilbide zirkular laburra aurkeztuko dut sarrera honetan.
Ibilbidea
Larrazpilerako altimetria
Oderitzeko frontoiaKarrika beretik gorantz jarraituz eskola zaharraren aurretik igaroko gara.
Iturria
Eskolako kartelaApurtxo bat gorago elizara iritsiko gara.
Eliza
Elizaren ate nagusiaElizaren gibeletik gorantz abiatzen den pistatik jarraitu beharko dugu eta handik metro gutxi batzutara ataka bat izango dugu. Gainditu eta zuzen igotzen jarraitu hilerriraino.
Ataka
LoreaHilerriaren ataritik igaro eta aurrera jarraitu bidegurutze batetara atera arte.
HilerriaBidegurutzean pista zabalago batetara aterako gara eta ezker aldetik gora jarraitu beharko dugu.
Ezkerretik segi
Inguru honetan haibat lore aurkituko ditudanez, zenbait argazki egiteko aukera izango dut.
Gorago bertze bidegurutze bat izango dugu. Oraingoan pista zabalena utzi eta eskuineko pista estutik gora jarraitu.
Eskuineko pistara pasaAurrerago eta basoan sartu aurretik aska batetara iritsiko gara.
AskaAskaren aldamenetik pista gorantz egiten du, basoan gorantz. Aldapa honetatik eta basotik, mendi lepo batetara iritsiko gara.
Mendi lepoaMendi lepoan apurtxo bat aurrera egin eta segituan ezkerreko magaletik gora igo beharko dugu aurreneko tontorrerantz hurbiltzeko. Zati honetan pista utzi beharko da.
Magaletik gora
Magaletik goraHonela basotik irteterik izango dugu eta eskuin aldetik mendi tontor batetara gerturatuko gara. Oraingoan Malloak ikusgai izango ditugu.
Basotik irtetean eskuinerantz igo
TontorraTontor honetatik eskuin aldera jarraitu dolina batzuk inguratuz eta altuera gehiegi galdu gabe Larrazpil mendirantz joateko. Basoan barna eta bidexka estuetatik Larrazpil mendiko tontorrera iritsiko gara. Tontor honek basoan murgildurik dagoenez ez dizkigu ikuspegi berezirik eskainiko.
Larrazpil
Larrazpil
Oderitz(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra:
- Larrazpil (2.4 km); - Dolmen Larrazpil (2.9 km)
Oderitz herritik Larrazpil mendira eta trikuharrirako ibilbide zirkular laburra aurkeztuko dut sarrera honetan.
Ibilbidea eta altimetria


Oderitz herrira gerturatu eta plazan kotxea utzita eliza aldera abiatuko gara aurrenekoz.
Puntos de interés
Si quieres, puedes dejar un comentario o valorar esta ruta
Comentarios