Satrustegitik Amorro, Beriain, Satrustegi Haitzak zirkularra 2024-05-05
cerca de Satrústegui, Navarra (España)
Vista 33 veces, descargada 0 veces
Fotos de la ruta



Descripción del itinerario
IBILBIDEA OSORIK IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2025/05/satrustegitik-zirkularra.html
Satrustegi(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena: - Portillo de Irañeta (6.3 km) - Amorro (8.1 km) - Portillo de Uharte (9.8 km) - Beriain (11.3 km) - Euskal Herriko Erdigunea (15.7 km) - Idoitxiki (17.8 km) - Satrustegiko Haitza (19.1 km)
- Satrustegui (20.2 km)
Satrustegi herritik buruturiko ibilbidea Beriain Mendira, Amorro menditik igarota eta itzulera Idoitxiki eta Strustegiko Haitzetatik buruturik. Satrustegiko mendilerroko hainbat tontor bisitatzeko aukera izateaz gain, portu zaharretako bideetatik burutua. 24 km inguruko luzera eta mila metrotik gorako desnibelduna.
Satrustegitik ibilbide zirkularra
Altimetria
Iturria
San Martin parrokia Erdi Arokoa da, baina XVI. mendean birmoldatu zen. Hiru ataleko habearte txikia eta burualde karratu estuagoa ditu. Habeartearen gainean beste tertzelete-atal batzuk ditu, eta ganga izartua burualdearen gainean. Igeltsuzko nerbioak zirkuluerdiko mentsuletan eta dentelloi-kapiteldun pilastretan bermatzen dira. Dorrea, nabea baino estuagoa, elizaren oinaldean altxatzen da. Arkupe barrokoa du, adreiluzkoa, eta, haren gainean, XVI. mendeko San Migel fardel bat gordetzen duen horma-hobi bat dago, beneraz estalita.Barrualdean, XVII. mendeko erretaula nagusiak aurreko irudiak aprobetxatzen ditu, hala nola San Martinenak, kapa, estilo flamenkozalekoa eta XVI. mendeko kalbarioa, San Joan Bataiatzailearena barrokoa den bitartean.
Satrustegiko San Martin parrokiaHerriko karrikatik gora jo eta eskuinetik, karrika batek pistan bilakatu egiten da. Bertatik herritik irten beharko da. Itzulera zuzeneko karrikatik egingo delarik.
Eskuinetik herritik irteteko
LoreakHerritik irtetean goiko partean Satrustegiko haitzak ikusgai izango dira. Haitz ederrak eta dotoreak basotik sortuko bailira. Itzuleran goiko partetik ikusteko aukera izango da, eta benetako amildegiaz ohartzeko.
Satrustegiko haitzakPista basorantz eramango gaitu eta puntu batean metalezko ate bat gainditu beharko da.
Metalezko ateaAtea gainditu eta ezkerretik gora doan pista jarraitu beharko da ondoren.
Ezkerreko pistatik gora
Orkidea
Xehetasuna
OrkideaBorda baten aldamenetik igaro eta zuzen igotzen jarraitu.
BordaGorago bertze bidegurutze batetara iritsi eta oraingoan eskuineko pistatik jarraitu beharko da.
Eskuinetik
SatrustegiBerama errekatxoa edo bere trokaren goiko partera iritsi eta pistatik segi.
Berama errekatxoa Apurtxo bat aurrerago bertze bidegurutze bat dago. Pista nagusitik eskuinetik segi.
Pista nagusitik
Basoa
BasoaPista bide batean bilakatuko da eta puntu honetan mugarri bat ikusgai izango da.
Satrustegi(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena: - Portillo de Irañeta (6.3 km) - Amorro (8.1 km) - Portillo de Uharte (9.8 km) - Beriain (11.3 km) - Euskal Herriko Erdigunea (15.7 km) - Idoitxiki (17.8 km) - Satrustegiko Haitza (19.1 km)
- Satrustegui (20.2 km)
Satrustegi herritik buruturiko ibilbidea Beriain Mendira, Amorro menditik igarota eta itzulera Idoitxiki eta Strustegiko Haitzetatik buruturik. Satrustegiko mendilerroko hainbat tontor bisitatzeko aukera izateaz gain, portu zaharretako bideetatik burutua. 24 km inguruko luzera eta mila metrotik gorako desnibelduna.
Ibilbidea eta altimetria


Satrustegi herrian kotxea utzi eta ibilbidea hasteko herriko eliza eta iturritik igaroko naiz, ura biltzeko.
Puntos de interés


Bidegurutze 09 Eskuin
Tontorretatik joan ordez ezkerretik beherantz sakonunerantz.

Bidegurutze 01 Eskuin
Herritik ateratzeko eskuineko karrikatik pistara igarotzeko.
Si quieres, puedes dejar un comentario o valorar esta ruta
Comentarios